Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2011/11/27 2011ko azaroaren 27a (igandea), 18:45ean

Durangoko Zinemaldia

Hona hemen gure taldeko azkarra batek Durangon pasatu genuen egunari buruz idatzi duen kontaketa zehatza eta hunkigarria:

El sábado 12 de Noviembre los azkarrak de Txispeleta hicimos una pequeña salida a Durango para conocer a otros grupos eskaut.

Quedamos en la parada del INEM a las 9:00, y nos llevaron los padres de Joel en sus dos coches y llegamos a Durango sobre las 9:45. Como no teníamos que ir donde habíamos quedado hasta las 11:00, estuvimos al lado del rio y ensayamos la presentación de grupo que habíamos preparado, y Jonatan nos quito el móvil para que nos relacionáramos entre nosotros.

Cuando llegaron las 11:00 fuimos a donde estaban los otros grupos, vimos una película, y luego fuimos a comer. Después de comer fuimos al local de Inurri y primero estuvimos en la calle haciendo las presentaciones y haciendo unos juegos para presentarnos. Cuando acabamos subimos a los locales y vimos un video que costó bastante poner pero al final lo consiguieron. Vimos el video, lo estuvimos comentando y nos dijeron más o menos que vamos a hacer durante el curso.

Nos fuimos y nos trajeron a Mungia los padres de Noelia.

Amaia Herrero

iritzi barik Jonatan
2011/11/25 2011ko azaroaren 25a (ostirala), 11:07an

Abenduko irteera

Kaixo gurasoak!

Dakizuenez, web hau guraso eta monitoreen arteko komunikazio tresna eraginkorra izatea nahi dugu, eta horregatik zuentzako interesgarriak izan daitezken gaiak honen bitartez kaleratuko ditugu ere. Datorren irteera da orain zuen arreta merezi duen hurrengo gaia, eta horregatik azaroak 18ko batzarrean esandakoa jakinarazi nahi dizuegu:

  • Irteera abenduak 8, 9 eta 10ean izango da, Orduñan.
  • Palado autobus geltokian batuko gara, abenduak 8, goizeko 9:30tan.
  • Bertara ere bueltatuko gara, abenduak 10ean, 18:30-19:00 aldera.
  • Ordaindu beharrekoa 50€ izango da (40€ bigarren seme-alaba eta 30€ hirugarrena). Paulari eman beharko zaio dirua autobus geltokian.
  • Betiko moduan, Osakidetza txartela eta lehen egunerako janaria eraman beharko da.
  • Abenduak 1 baino lehen esan beharko duzue bazatozten ala ez. Data honen ostean, ez dira ume gehiago onartuko.

Laster arte!

iritzi barik Jonatan
2011/11/12 2011ko azaroaren 12a (larunbata), 12:15ean

Guraso batzarra

Aupa gurasoak! Nahiz eta gutun edo dei bitartez abisatzen jarraitu, hemen ere ohar hauek agertuko dira.

Jakin ezazue hurrengo ostiralean, azaroak 18, 19:30ean Elizako lokaletan gurasoen batzarra egongo dela.

Bertan, beste gai batzuen artean, Gabonetako irteeraren inguruan arituko gara, behar duzuen informazioa emateko eta zeuen kezkei erantzuteko asmoz. Ondoren, adar batzuetako monitoreek euren gazteen gurasoei batzeko eskatuko dizuete, kurtsoari buruz hitz egiteko.

Bertan itxarongo zaituztegu. BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2011/11/05 2011ko azaroaren 5a (larunbata), 18:29an

Kurtso hasiera

Txispeleta “on the road”!

Kaixo familiak!

Dakizuenez, pasa den urriak 8 kurtsoa hasi genuen, Laukarizera eguneko irteera bat eginez. Aurreko egunean bazirudien euriak pixka bat bustiko gintuela, baina zorionez azkenean bakarrik agertu zen, mundu guztia gure etxeetara bueltatzeko zorian geundela. Momentu horretara arte ondo pasatzeko aukera izan genuen ere. Paseotxoaren ostean itxaroten gintuen txistorrada esaterako, guraso batzuek ardura handiz prestatutakoa. Edo elkarri ezagutzen lagundu gintuzten jolasek, kaloria batzuk baxatzeko ere onak izan zirenak.

Iristen

Momentu lasaiak ere egon ziren, otoitza esaterako, guztion artean Txispeleta, gure etxea, eraikitzeko erabili genuena: guraso eta umeek horma eta teilatua egin zituzten, eta monitoreek urte honetarako oinarri sendoak jartzen saiatu ginen. Edo trankilago egoteko aukerak ere, monitoreen lo-kuluxka kolektiboa esaterako, ume batzuk auzokoak agurtzeko aprobetxatu zutenean. Baina denek itxaroten zutena janariaren ostean etorri zen: umeek urte honetako monitoreak ezagutu zituzten, eta gurasoek irteera eta kuotei buruz hitz egin zuten. Ordutik hilabete bat igaro da, eta adarrak gure batzarrak egiten hasi gara.

Izan ere, web honen bitartez batzar eta aktibitate hauei buruz informatzen saiatuko gara, abisuak ere emango ditugu eta gutxinaka orrialde hau hobetzen joango gara, Unai Martinez, gure informatiko pertsonalaren esku. Beraz, adi egon hurrengo eguneratzetara!

Beti Prest!

2 iritzi Jonatan

@Txispeleta