Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2012/01/03 2012ko urtarrilaren 3a (asteartea), 21:54an

Gabon kantak

Bazen garaia gabonak eta urte berria aztarna jarraitzen diguzuen guztioi zoriontzeko, eta gure erara egingo dugu.

Zuetako batzuek dakizuenez, pasadan abenduak 17 gabon kanten entzutaldia egon zen Mungiako elizan. Antolatzaileek Txispeletari parte hartzera gonbidatu ziguten, baina gure ume gehienek euren eskolekin joango zirela ikusita, monitoreek geure artean zeozer egitea erabaki genuen. Gabon kanta berri eta kritikoa izan behar zuela buruan bueltaka, monitore batzarretan “I+D+I”-arekin hasi ginen… Kontua da azaroaren 25a heldu zela eta oraindik letra barik geundela, beraz, arineketan eta Egoitzek Berrizen prestatu zigun asteburu erreflexiboa aprobetxatuz, garunari eragin genion eta letra… interesgarriarekin bukatu genuen.

Abesteko eguna helduta, mozorroei azken ikutuak eman genizkion (izan ere osorik egin genituen arratsalde horretan bertan), eta opari politez jantziak behera abiatu ginen. Aurkeztu ziren guztiek bikain zekiten abesten, ezinhobe egin zuten, eta, nola ez, zalantzaka hasi ginen. Baina zer ote da jende artean barregarri geratu nahi ez duen eskaut bat?

2 iritzi Unai
2012/01/02 2012ko urtarrilaren 2a (astelehena), 10:02an

Lapikoko Egunerako batzarra

Apa gurasoak!

Zuetariko askok dakizuen moduan, pasadan urtean Txispeletako gurasoek Lapikoko eguna prestatu zenuten, eta aurten Udaletxetik gauza bera egitea eskatu digute. Lan batzorde txiki bat lanean ari izan da azken hilabeteetan punturik garrantzitsuenak prestatzen, baina orain guztien lankidetza behar dugu.

Horregatik, egin beharreko lana azaltzeko eta lan taldeak egiteko, batzar berri bat egingo dugu, hurrengo asteazkenean, urtarrilak 4, elizako lokaletan 19:30ean.

iritzi barik Jonatan

@Txispeleta