Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2012/06/11 2012ko ekainaren 11 (astelehena), 20:46an

TxispEguna 2012

Hurrengo igandean, ekainak 17, Torrebillela parkean eta 10:30etatik aurrera, TxispEguna 2012 ospatuko dugu. Danok batera egun hau eskaut erarik sutsuenean disfrutatzera gonbidatzen dizuegu, herrian aurten ere Txispeleta eta bere jarduerak ezagutzera ematen ditugun bitartean. TxispEguna 2012

2 iritzi Unai
2012/06/05 2012ko ekainaren 5a (asteartea), 20:42an

Egutegi-aldaketa

Kaixo, Oinarinak eta euren gurasoak!

Azkenean, ekainaren 16an Larramendi eta Bentadeseko kurtso-amaierako festak direla eta, Sopuerta Abenturara igande honetan, ekainak 10, joango gara. 09:00etan Paladoko geltokian hartuko dugu busa, eta esan bezala mendirako oinetako egokiak eta bazkaria eraman beharko duzue.

Ordura arte!

iritzi barik Unai
2012/06/02 2012ko ekainaren 2a (larunbata), 12:30ean

Afari solidarioa

Mungiako Gizaberri elkarteak hurrengo larunbatean, ekainak 9, afari solidarioa antolatuko du. San Pedro institutuko jantokian izango da, 21:00etan. Afariaren prezioa 8€ dira, 3€ umeentzat eta lortutako dirua elkarteak Hirugarren Munduan daramatzan haibat proiektuetarako izango da. Menua hurrengoa izango da: haragi zopa, tortilak, natilak, iogurta eta kafea. Amaieran sari banaketa ere egongo da.

Gutariko batzuk bertan egongo gara, eta zuek ere ikustea espero dugu. Anima zaitezte! BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2012/06/02 2012ko ekainaren 2a (larunbata), 11:27an

Kanpamenturako informazioa

Dakizuenez, pasadan ostegunean guraso batzarra izan genuen, kanpamenturako jakin beharrekoak azaldu eta zuen kezkak erantzuten saiatu ginelarik. Dena den, paperen bat falta bazaizue, edo ezin izan bazineten etorri, hona hemen bertan eman genituen orriak:

Kanpamenturako informazioa (PDF)
Kanpamenturako izen-ematea (PDF)

Horretaz aparte, kontuan izan:

iritzi barik Unai

@Txispeleta