Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/01/24 2013ko urtarrilaren 24a (osteguna), 10:18an

Lapikoko Eguneko emaitzak

Dakizuenez, pasadan larunbatean, hilak 19, Lapikoko Eguna ospatu genuen. Nahiz eta eguraldia mehatxuka ari, azkenean jende asko animatu zen eta denon artean egun borobila egin genuen.

Lehenik eta behin, jakin ezazue Gizaberrik banatutako zozketan 0054 zenbakia izan zela irabazle, baina inork ez zuela saria jaso. Beraz, zortedun billetea zeurea bada, urtarrilaren 27ra arte (igandea) daukazu saria eskatzeko, gurekin harremanetan jarriz.

iritzi barik Unai
2013/01/09 2013ko urtarrilaren 9a (asteazkena), 11:44an

Lapikoko Eguna

Hirugarren urtea da Txispeletak Mungiako Lapikoko Eguna prestatzen duena, Euskal Herri mailako indaba txapelketa. Aurten urtarrilak 19 (larunbata) ospatuko da, eta giroaz disfrutatzeko herritik paseiatzera gonbidatzen zaituztegu, edo animatzen bazarete, zeuen lapikoekin parte hartzera. Egun itzela izango da! Behean informazio gehiago duzue.

Bertan itxaroten zaituztegu. BETI PREST!!!

Informazio txostena (PDF)
Izen-ematea (PDF)

iritzi barik Unai

@Txispeleta