Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/04/27 2013ko apirilaren 27a (larunbata), 13:57an

AMAtxu Saria

Amaren Eguna data garrantzitsua bada ere, aurten guretzako askoz bereziagoa bihurtu da. Izan ere, Mungiako Udaletxeak AMAtxu Sariaren 11. edizioa Txispeleta Eskaut Taldeari dagokiola erabaki du, herrian egiten duen heziketa-lana dela eta. Honen ezarpena publiko egingo da maiatzak 5 (igandea), 13:00etan Landesa plazan, eta guztiak gonbidatuta zaudete.

Aukera ederra dugu saria Txispeleta osatzen eta osatu dugun guztion artean jasotzeko, eta monitore ohiek taldeak aurrera jarrai dadin egindako esfortzuak bere fruitua eman duela ikus dezaten. Beraz anima zaitezte, gazte, guraso, monitore, pañoleta edo korapiloa lepoan, gure sudadera edo kamiseta soinean, Mungia osoaren aurrean garen familia handi honek bizirik jarraitzen duela eta ingurua hobera aldatzeko lan egiten duela erakusteko.

Honela dino udal aldizkariko 21. orrialdeak:

2 iritzi Unai
2013/04/15 2013ko apirilaren 15a (astelehena), 11:14an

Gorka Deuna 2013

Zuetako askok dakizuenez, igande honetan, hilak 21, Gorka Deuna (eskauton jaia) Nafarroako lur sakonetan ospatuko da, baina bidai luzea dela-eta ez joatea erabaki genuen. Dena den, data garrantzitsu hau haintzat hartzen jarraitu nahian, Mungiatik geure bertsioa egingo dugu.

Ospakizuna 11:00etan elizan senitartekoen mezarekin hasiko da, bertan Txispeletako gazte batzuek parte hartuko dutelarik, eta 18:00ak arte inguru egongo gara eguna familian pasatzen. San Antón (Belako) baselizara paseiatu ostean danok batera bazkalduko dugu, beraz ekarri zeuen janaria eta ondo pasatzeko gogoak, guk musika, dantza eta guztiontzako jolas dibertigarriekin apaintzeaz arduratuko gara eta.

Bestalde jakinarazten dizuegu, izan dugun geldialdi teknikoa pasata, gure webgunea orain %100ean erabilgarri dagoela, beraz era jarraiagoan eguneratzen saiatuko gara.

Gorka Deunan itxaroten zaituztegu. Egun itzela izango da, anima zaitezte! BETI PREST!!!

iritzi 1 Unai

@Txispeleta