Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/05/16 2013ko maiatzaren 16a (osteguna), 23:23an

Guraso batzarra

Kaixo gurasoak!

Kurtsoko garai honetan ohi dugunez, elkarrekin hitz egiteko momentua heldu da. Horretarako, maiatzaren 30an (osteguna) 19:00etan elizako lokaletan guraso batzarra egingo dugu, eta gaiaz josia egongo da:

  • Kanpamentua hurbil daukagu, beraz honen egutegia, kokapena, zuen seme-alabek eraman behar dutena, kuotak, guraso egunerako busa edo sukaldariak bezalako puntuen inguruan arituko gara.
  • Txispeletak dauzkan beste proiektuen berri emango dizuegu: eskolen jaiegunak, Azkarren proiektua…
  • TxispEgunari buruz ere egingo dugu hitz.
  • Bukatzeko, adarren arabera banatuko gara, adin talde bakoitzari dagozkion gaiak lantzeko.

Beti bezala, zeuen galdera eta kezka guztiak erantzuten ahaleginduko gara. Dakizuenez, batzar hau kurtsoko garrantzitsuenetakoa da, horregatik etortzera saia zaitezten eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko zuen arretagatik. Bertan ikusiko gara! BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2013/05/13 2013ko maiatzaren 13a (astelehena), 13:01ean

AMAtxu Saria jaso genuen

Eskerrik asko, bihotzez, hau posible egin duzuen guztioi. Hemen dituzue egun hartan banatu zen tarjetoia eta Udaletxeak bidalitako gonbidapenak:

iritzi barik Unai

@Txispeleta