Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/06/20 2013ko ekainaren 20a (osteguna), 21:45ean

TxispEguna 2013

Azkenik aurtengo TxispEgunerako dena prest daukagu. Esan bezala, igande honetan, ekainak 23 izango da, une itzela dugu egunaren parte bat garen familian pasatzeko, kanpamentua apur bat hurbilago usaintzeko eta praktiketako monitore berriak ezagutzeko. Hona hemen egitaraua:

  • 12:00etan, elizan, meza ospatuko dugu, bertan Txispeletako gazteek ere parte hartzen dutela.
  • Mezatik irtenda, Torrebillela parkera joango gara, eta 13:00etan denon artean dendak, mahaiak eta aulkiak montatuko ditugu.
  • 13:30etan gure lehiaketa gastronomiko ohiarekin hasiko gara. Aurtengo gaia entsalada izango da, eta parte hartzeko oinarri bakarra, barazkiren bat eukitzea.
  • 14:00ak inguru denok batera bazkalduko dugu, ez ahaztu etxetik janaria ekartzeaz!
  • Bazkalostean monitoreok denda bakoitzeko akatsak apuntatuko ditugu eta gazteekin batuko ditugu.
  • 16:00–16:30ak alde dena batuko dugu, Agur Eskautarekin TxispEgunari amaiera jarriz.

Anima zaitezte etortzera baita lehiaketan parte hartzera, sari paregabeak ditugu eta! BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2013/06/11 2013ko ekainaren 11 (asteartea), 13:50ean

Lipdub-a residentzian

Mungiako agureen etxeak laguntza behar du, prestatzen dabiltzan “En el baúl de los recuerdos” abestiaren lipdub-aren azken zatia grabatzeko. Amatxu plazan dantzatzeko prest dagoen  jende bila dabiz, edozeinek parte hartu dezake, baldintza bakarra kolore biziko kamiseta eramatea da. Grabaketa bariku honetan izango da, ekainak 14, arratsaldeko 17:00 etan, baina ordu laurden arinago agertzea eskertuko lukete.

Animatu zaitezte eta parte hartu!

iritzi barik Elena
2013/06/01 2013ko ekainaren 1a (larunbata), 18:29an

Udarako informazioa eta izen-ematea

Hemen dituzue osteguneko guraso batzarrean banandu genituen orriak. Bertan udako kanpamentuari buruz jakin beharreko guztiak daude azalduta. Dena den, kezkaren bat izatekotan, gurekin harremanetan jar zaitezte.

Zuen erosotasunerako, orain izen-ematea ordenagailuz ere bete daiteke. Baina ez zaitezte ahaztu inprimatu ondoren baimen-orria sinatzeaz! Kontuan izan ingresatzeko epea ekainak 12 bukatzen dela, eta 13 eta 14an lokaletan aurkituko gaituzuela, zuen seme-alabak apuntatzeko.

Batzarrean esan bezala, sukaldariz larri gabiltza kanpamentuko aste baterako. Beraz, egun haietan zuetako norbaitek zelaian lagundu ahal badu, etzazue birritan pentsa eta guri lehenbailehen abisatu. Ez duzue soilik monitoreon lana arinduko, kanpamentuko kalitatea zentzu askotan hobetuko baituzue ere.

Eskerrik asko. BETI PREST!!!

Informazioa deskargatu (PDF)
Izen-ematea deskargatu (PDF)

iritzi barik Unai

@Txispeleta