Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/08/07 2013ko abuztuaren 7a (asteazkena), 22:31n

Txispeleta Rabaten

Jonatan rabaten Aurten, Herri Aldeko eskaut taldeak Rabatera bueltatu dira. Orain dela hiru urte, 2010en, Txispeletako trebeek esperientzia hau bizi ahal izan zuten. Baina aurten ez da treberik egon gure taldean, eta beraz Eskubeltz, Kilimusi, Argizai, Inurri eta Elorrioko Iniciación Cristiana izan dira taldea osatu dutenak. Baina Txispeletak ez zuen errepresentazio gaberik geratu nahi, eta beraz gure taldeko monitore bat Herri Aldeko gainerako taldeekin joan da Marokora, itzulpengintza lanak egitera. Beharbada, datorren urteetan neska-mutil talde bat bidali ahal izango dugu berriz esperientzia ahaztezin hau bizitzera, eta batez ere alboko kontinentean bere harri koxkorra jartzera.

Marokoko eskaut talde bat

Rabaten igarotako 15 egunek askorako eman dute. Gure behar nagusia proiektu ezberdinetan lan egitea izan da: umezurtzekin edo minusbaliatuekin lan egitea, Afrika subsaharianoko etorkinekin egotea… Baina behin hainbat kilometro eginda, ez dugu aukerarik galdu, eta bertako eskaut taldeak ezagutu ditugu, bai katolikoak zein musulmandarrak. Eta haiek modu jatorrenean ireki dizkigute haien ateak. Hemen uzten ditugu topaketa haietako argazki batzuk. Horrez gainera, Jonatanek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun dezakezue. Bertan laburki azaltzen du izugarrizko esperientzia honen zenbait aspektu (48:15 minutua).

iritzi barik Jonatan

@Txispeleta