Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/10/17 2013ko urriaren 17a (osteguna), 14:09an

JOTA Mungian

JOTA-JOTI 2013ko logoa…Eta ez gara dantza erregionalari buruz ari. Jamboree On The Air urteroko mundu osoko eskauton bilera da, irrati amateur bitartez egina. Bere 56. edizioa asteburu honetan, urriaren 19 eta 20an ospatuko da, eta Txispeletak parte hartuko du bere lehenengo aldiz.

Taldeko aita bat, Gaizka, eta bere lagun Rafa irratizaleek euren tresneria eta gogoak eskeini dituzte pasadan urtetik proiektu hau gauzatzeko, eta oraingoan prest gaude. Hurrengo larunbatean, urriak 19, Andra Mari Gunetik edo Matxin Plazatik, 12:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:30etara gure Trebe eta Oinarin batzuk izango dira taldearen ordezkari uhinen gainean, munduko beste eskaut askorekin elkarbanatzen eta ikasten duten bitartean.

iritzi barik Unai
2013/10/08 2013ko urriaren 8a (asteartea), 12:30ean

Kurtso hasiera

Gogorarazten dizuegu kurtso hasiera urriaren 13an, domekan, ospatuko dela.12:00etako meza baino pixka bat lehenago geratuko gara zuekin, mezara elkarrekin joateko, eta 17:30ak aldera bukatuko dugu. Torrebillela parkean (eguraldi txarra egonez gero, Andra Marin) jango dugu, bakoitzak dakarrenarekin. Bazkaldu ostean, ume eta gazteak adin taldeetan banatuko dira, haien monitoreak ezagutzeko, eta gurasoei (berriak, ez hain berriak eta beteranoak) formakuntza txiki bat eskainiko zaie eskaut mugimendua eta konkretuki Txispeleta zer den azalduz.

Kontuan izan gazteak apuntatzeko azken eguna izango dela. Bertan guztiak ikustea espero dugu!

iritzi 1 Jonatan
2013/10/04 2013ko urriaren 4a (ostirala), 20:26an

Informazioa eta izen-ematea

Kaixo gurasoak!

Dakizuenez, atzo kurtsoko lehen guraso batzarra izan genuen. Bertan gai hauen inguruan aritu ginen:

  • Kurtso berriari buruz Jonatanek hainbat gauza argitu zizkigun: monitore-taldea eta euren karguak, aurtengo adarrak eta itxaron-zerrenda, eta kurtsoko egutegi orokorra.
  • Taldearen ekonomiari dagokionez, Paulak eta Serranok pasadan kurtso eta kanpamentuko balantzea aurkeztu ziguten, baita kurtso honetako kuotak, ordaintzeko epeak eta laguntza-fondo proiektua ere.
  • Herri-ekintzen eta gurasoen lan-taldearen inguruan Elena aritu zitzaigun, Lapikoko Egunaz eta gurasoen konpromesuak duen garrantziaz hizketan.
  • Anek eta Unaik informazio eta izen-emate orriak banandu zituzten, eta elkarrekin errepasatu genituen.
  • Kurtso-hasiera egunari buruz Unai aritu zen, ordutegia eta programa azalduz.
  • Bukatzeko, zalantzak argitzeko asmoz zuetako batzuekin egon ginen hizketan, zenbait izen-emate orri batu genituen, eta seme-alaba berrien gurasoek taldearen inguruko azalpenak jaso ahal izan zituzten Jonatanen esku.

Hemen dituzue informazio eta izen-emate orriak; bertan zuen seme-alabak apuntatzeko behar duzuen baita behar dugun guztia azalduta dago. Kontuan izan azken bi orrialdeak bakarrik ume berrientzako direla, eta urriak 13 epea amaitzen dela!

Deskargatu (PDF)

Laster berriz elkarrekin egongo gara. BETI PREST!!!

iritzi barik Unai

@Txispeleta