Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/01/22 2014ko urtarrilaren 22a (asteazkena), 10:51n

Lapikoko Eguneko kronika

Laugarren urtea daramagu jada Lapikoko Eguna prestatzen, eta aurtengo balantzea positiboa da berriz ere. Eskerrik asko egun hau posible egin duzuen guztiei! Hemen uzten dizuegu Deia egunkariak egindako kronika. Laster espero dugu tortilla tailerreko zenbait argazki webgunean jartzea.

Kronika ikusi

iritzi barik Jonatan
2014/01/11 2014ko urtarrilaren 11 (larunbata), 18:29an

Tortilla tailerra Lapikoko Egunean

cartel 2014 lapiko eguna.

Aurten ere, Txispeletako guraso talde batek Lapikoko Eguna antolatu du, urtarrilaren 19an izango dena. Guztioi gonbidatzen zaituztegu bertatik paseo bat ematera, eta nahi duenek ere bere kuadrilarekin lehiaketan parte hartzera.

Bereziki aurten egingo den tortilla tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu. Honekin umeen presentzia Lapikoko Egunean garrantzitsua izan dadin lortu nahi dugu, eta horretarako Euskadiko txapeldunak etorriko dira taldeko eta herriko umeei irakasteko kalitatezko tortilla bat nola egin. Andra Mari karpan izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Uste dugu aukera paregabea dela Txispeletako umeentzako, eta horregatik eskatzen dizuegu taldeko ekintza bat izango balitz moduan etortzea parte hartzera, pañoleta eta guzti. Monitoreak bertan egongo gara umeak laguntzen, eta horrela gure lanaren parte txiki bat gainerako mungiarrei erakusten.

Egingo diren tortillak pintxoka salduko dira, eta batutako diruarekin, Trebeek (16-17 urte) udako kanpamentuaren zati bat finantzatuko dute. Aurten kooperazio lanetan arituko dira bolondres moduan, behar gehiago dituztenei laguntzen.

Tortilla tailerraren kartela bidaltzen dizuegu, eta horrekin Lapikoko Egunekoa ere, lehiaketaren arauak dakarren diptikoarekin batera. Bertan aurkituko duzue informazio guztia.

Tortilla taillerreko kartela ikusi
Lapikoko eguneko diptikoa ikusi

iritzi barik Jonatan

@Txispeleta