Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/05/28 2014ko maiatzaren 28a (asteazkena), 11:38an

Udako Kanpamentua

Guraso agurgarriak,

Udako kanpamentua heltzear dago eta horregatik, Ekainak 6an arratsaldeko 19:00tan  batzarra egingo dugu San Pedro Elizan, gaiaren inguruan aritzeko.

Batzarraren egun berean, etorri ezin zaretenok, emango den dokumentazio guztia ( inskripzioa, kontu korronte zenbakia…) eskura izango duzue hemen .

Egun klabea izango da, kanpamentuaren inguruan dauden zalantza guztiak argitzeko, beraz, saiatu zaitezte etortzen!

Kanpamenturako izen ematea
Autoris

iritzi barik Elena
2014/05/11 2014ko maiatzaren 11 (igandea), 10:32an

Galean egun pasa

Orain dela astebete, maiatzak 4an, Txispeleta Koskorrak Algortara joan ginen txangoan gainerako Herrialdeko taldeekin ( Argizai, Eskubeltz, Iñurri eta Kilimusi).
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Goizeko 11tan Bidezabaleko metro paradan geratu eta aurkezpen joko batzuk egin ondoren, Galearantz abiatu ginen.

Eguraldi eta bistak paregabeak izan ziren egun osoan zehar. Gure koskorrek lagun asko egin zituzten eta gutxi batzuk joan bagina ere ederto batean pasa genuen itsaslabarren artetik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  

Paseoak ordu biak arte iraun zuen gutxi gora behera, Eskubeltz taldearen lokaletara bazkaltzera joan ginen arte. Bazkaloztean gure umeek prestaturiko jolasak batzuk egin ziren denon artean eta bukatzean, hainbat guraso genituen zain Mungira kotxez itxultzeko.

Eskerrik asko Herrialdea hain egun ona pasarazteagatik. Espero dugu berriro ere horrelako txangoren bat egitea!

Beti Prest

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

 



iritzi barik Elena
2014/05/07 2014ko maiatzaren 7a (asteazkena), 09:07an

Txispeleta begirale bila

Txispeleta kartela

iritzi 1 Elena

@Txispeleta