Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/06/19 2014ko ekainaren 19a (osteguna), 20:36an

35. urteurrena

Txispeletak 35 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko egun ederra prestatu dugu datorren iganderako, ekainak 22. Hemen uzten dizuegu egunaren programa. Guztiok zaudete gonbidatuta:

10341825_1418455361773303_1340607910013060841_n

Horrez gainera, Deia egunkariak erreportai bat idatzi du Txispeletaren urteurrenaren berri ematen. Hemen ipintzen dugu esteka irakur dezazuen:

http://www.deia.com/2014/06/16/bizkaia/uribe-txorierri/txispeleta-35-anos-de-solidaridad

Azkenik, Onda Vasca irratiak elkarrizketa bat egingo digu igandean bertan, goizeko 10:30 aldera. Aisialdiko taldeei buruzko programa bat prestatu dute, eta Txispeletak ere honetan bere ekarpena egin dezan eskatu digute, 35 urte ospatzen dituen egunean.

iritzi barik Jonatan
2014/06/09 2014ko ekainaren 9a (astelehena), 13:39an

Gaztelugatxera txangoa

Atzoko eguraldi paregabea ikusita eta kanpamenduan egingo diren bolanteentzako entrenamendu gisa, Koskorrak eta Kaskondoak San Juan de Gaztelugatxera igo ginen Bakiotik abiatuta.

Mungiako udaletxean gelditu eta autobusean 20 bat minutu eman eta gero gure helmugara iritsi ginen. Krema gorputz osotik bota ondoren Eneperirantz abiatu ginen, gero baselizara igotzeko.

12:30 inguruan “tontorrera” heldu eta inor ere ez, ez zen geratu 3 kanpaiak jo eta desioa eskatu gabe. Bide hain nekutsua eginda, Bakiora jaitsi ginen bazkaltzera, baina lehenengo uretan murgildu ginen pasatutako beroa baretzeko.

iritzi barik Elena

@Txispeleta