Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2015/03/22 2015eko martxoaren 22a (igandea), 10:43an

Omako basoa

Martxoak 8an, Txispeletako kaskondoak, Herrialdeko gainerakoekin batera Kortezubira hurbildu ginen Omako basoa ikusteko asmoarekin. Santimamiñe kobazuloen parkinetik abiatuta, ordu beteko paseoan Omara heldu ginen.Bertan, hamaiketakoa hartu eta taldeka begiraleok prestaturiko ekintzak burutu zituzten gure taldeko txikienek. Mapa batean markaturiko lekuetara joan eta bertatik ikusten zuten arbolen marrazkia irudikatu behar zuten, bederatzi totalean.

Amaitutakoan, irtengunerantz abiatu ginen berriro, bazkaldu eta bigarren ekintza bat burutzera. Horrela, Santimamiñe bidean dagoen baselizaren inguruan, proba ezberdinez osaturiko “ghyncana” burutu genuen, eskaut munduarekin erlazionaturiko galdeketa barne zuelarik. 

Azken orduan, otoitz txikia eta agur eskauta egin eta bakoitza bere autobusera igo zen, bere herrira itzultzeko. 

 

IMG_20150308_132145[1]

Herrialdeko Kaskondoak

Herrialdeko Kaskondoak

IMG-20150308-WA0018[1] IMG-20150308-WA0019[1]

iritzi barik Elena

@Txispeleta