Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2015/09/30 2015eko irailaren 30a (asteazkena), 12:10ean

Planifikazio asteburua

Oporretatik bueltan eta ikasturte hasiera gertu dagoela ikusita, begirale taldea batu eta Artebakarrara hurbildu ginen ikasturtea martxan jartzerko.

Denok batera berriro batzeak energiaz bete gintuen eta urte hau aurrera eramateko beharreko indarra eman zigun. Lan mahaian aurpegi berriak ikusiko ditugu hemendik aurrera eta denok helburu, erronka asko dauzkagu eta ilusiozbeterik gaude aurten.

Baina ez pentsa lanean aritu ginenik bakarrik… Hementxe argazki batzuk uzten dizkizuegu etxea nolakoa zen eta eman zizkigun sorpresen berri izan dezazuen.Argi, irrati eta hidromasajea zeukan dutxa ere bazegoen, baina masterra ateratzea beharrezkoa zen erabiltzen ikasteko!

Momento paregabe eta dibertigarriak pasa genituen denon artean

Urduri zer adarretan zaudeten jakiteko? Zer begiralerekin ibiliko zareten aurten jakin nahian? Oraindik zertxobait itzaron beharko duzue…IKASTURTE HASIERAKO FESTAN IKUSIKO GARA!!!

IMG-20150913-WA0000 1024x768_bestfit IMG-20150912-WA0010 IMG-20150912-WA0006 20150912_210236(0) 20150913_132356

iritzi barik Elena
2015/09/30 2015eko irailaren 30a (asteazkena), 11:26an

Izen ematea

Kaixo denoi!

Bi asteren bueltan ikasturtea hasiko dugu eta urtero legez hemen uzten dizuegu egun horretarako bete beharreko bizen-emate orriak.Oso garrantzitsua da orrialdeak betetzea. Izan ere, hauen faltan ezin izango ditugu zuen seme-alabak gurekin eraman egiten ditugun ekintza ezberdinetara.

Mila esker!

 

inscripcion-2015

iritzi barik Elena

@Txispeleta