Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2015/10/12 2015eko urriaren 12a (astelehena), 22:54an

Martxan jarri gara!

Atzo hilak 11, gure ikasturteari hasiera eman genion Mungian.

200 pertsona inguru bildu ginen Torrebillela parkean Munduko Arrozak ospatzeko asmoarekin. Bizi garen gizartean dauden alderdi ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izan zen, bai kulturalki eta adinari dagokionez dauden errealitateak ikusteko aukera izan genuen alegia.Eskerrik asko Butroi Bizirik, Lagun artean,Mungiako zaharren etxetik etorri zirenoi,Eskubeltz Eskaut Taldeko azkarrei eta egun osoan zehar gurekin eguna ospatzera etorri ziren guztioi.

Azkenik bereziki eskertu nahi genieke gure arroza prestatzera animatu ziren taldeko gurasoei, zuen lanak eta dedikazioak ez dauka preziorik!

Egun hau hurrengo urteetan ospatu ahal izango dugulakoan, atzoko zenbait argazki uzten dizkizuegu eskura.

12088321_1655634161388754_3187877641148440352_n12065525_1655634338055403_7442184779919395174_n12141771_1655649494720554_7204569392881225203_n12118750_1655630508055786_3163536795206616767_n12107243_1655634371388733_3048011797917095791_n

iritzi barik Elena
2015/10/05 2015eko urriaren 5a (astelehena), 11:29an

Munduko Arrozak

¡Ikasturtea hasi da!

Aurten Txispeletak ekimen berria martxan jarri du herrian: Munduko Arrozak. Eta ¿Y que mejor forma de empezar el curso que compartiendo nuestros arroces, y disfrutar de la buena compañía?

Hamaiketan harrera egin eta gero, ordu bat beranduago hamabietan, eskulanak, jolasak eta henna tailerra besteak beste, hasiko dira, etxeko txikienak ondo pasa dezaten. Bitartean, gainerakoek, musikaren erritmora zuen arrozak prestatzeko epea izango duzue. Bazkal orduan ez dezazue ahaztu partekatzera zatoztela eta inolako lotsarik gabe mahirik mahi pasa ahalko zaretela, zuena ez dena dastatzera.Amaitzeko, hainbeste jan eta gero, gorputza mugitzeko denbora ere egongo da diskofestan.

Gainera, Txispeletako gazteontzat, ikasturtean izango dituzten begiraleak ezagutzeko momentua egongo da, baita adarretan banatzeko lehenengo aukera ere!

Agur moduan,Agur eskaut abestia egingo da 18:00tan.
Espero dugu denak bertan elkar ikustea. Galduko duzu?

ETORRI ETA HORRELA EZ DIZU INORK KONTATU BEHAR!
arroces del mundo

iritzi barik Elena

@Txispeleta