Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2015/12/13 2015eko abenduaren 13a (igandea), 23:47an

Gorlizeko itsasargia eta Burdinezko Hesia

Gaur Oinarinak Gorlizera hurbildu gara abenduko egun eder honetaz gozatzera.Bizkaiko herri txiki ezberdinetatik buelta eman eta gero, gure herriak domekatan hurbileko txokoekin dituen komunikazio bide eskasak direla eta, gure helmugara iritzi gara.

Bertan igotzen hasi baino lehen begiraleok zenbait instrukzio eman dizkiegu. Horrela, “patrulletan” banaturik, batzuk begiak estalirik, besteen motxilak gainean eramanda edota binaka orkatiletatik oratuta, gorantza abiatu gara. Gizartean existitzen diren errealitate ezberdinak ezagutzea nahi genuen; esaterako, dibertzitate funtzionala dutenak, beraiekin “karga” ezberdinak eraman behar dituztenak eta gainerako pertsonak “itzu” moduan jarraitzen dituztenak.

Eguerdi aldera, aurrekoaren inguruan egindako gogoeta txiki bat eta gero laberinto itxurako bunkerretan murgildu gara eta geroago bertan bazkaltzea erabaki dugu.

Azkenik, hondartzatik paseo txikia eman dugu etxera bueltatu baino lehen, hori bai, oraingoan etxera zuzenean ekarri gaituen autobusa hartu dugu.

Elena

@Txispeleta