Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2015/12/13 2015eko abenduaren 13a (igandea), 23:47an

Gorlizeko itsasargia eta Burdinezko Hesia

Gaur Oinarinak Gorlizera hurbildu gara abenduko egun eder honetaz gozatzera.Bizkaiko herri txiki ezberdinetatik buelta eman eta gero, gure herriak domekatan hurbileko txokoekin dituen komunikazio bide eskasak direla eta, gure helmugara iritzi gara.

Bertan igotzen hasi baino lehen begiraleok zenbait instrukzio eman dizkiegu. Horrela, “patrulletan” banaturik, batzuk begiak estalirik, besteen motxilak gainean eramanda edota binaka orkatiletatik oratuta, gorantza abiatu gara. Gizartean existitzen diren errealitate ezberdinak ezagutzea nahi genuen; esaterako, dibertzitate funtzionala dutenak, beraiekin “karga” ezberdinak eraman behar dituztenak eta gainerako pertsonak “itzu” moduan jarraitzen dituztenak.

Eguerdi aldera, aurrekoaren inguruan egindako gogoeta txiki bat eta gero laberinto itxurako bunkerretan murgildu gara eta geroago bertan bazkaltzea erabaki dugu.

Azkenik, hondartzatik paseo txikia eman dugu etxera bueltatu baino lehen, hori bai, oraingoan etxera zuzenean ekarri gaituen autobusa hartu dugu.

iritzi barik Elena
2015/12/10 2015eko abenduaren 10a (osteguna), 14:46an

Kaskondoak

Beste adar batzuk egin antzera, Kaskondoak ere orain dela ia hilabete bildu ginen gure gurasoei ikasturtean egingo dugunaren berri emateko.

Guraso horietako asko interes handia jarri zuten egiten duguna ezagutzeko. Horregatik, hemendik aurrera saiatuko gara egiten duguna azaltzen duten sarrerak noizbenka igotzera.

Momentuz hemen uzten dizuegu aurkezpena, egun horretan arazo teknikoak direla eta jarri ezin izan genuena.

Beste barik
Kaskondoen Begiraleak.

KASKONDOEN AURKEZPENA

iritzi barik Elena
2015/11/16 2015eko azaroaren 16a (astelehena), 09:18an

Oinarinak

Atzo arratsaldean oinarinen begiraleak adarreko gurasoekin bildu ginen ikasturte honetan euren seme alabekin egingo dugunaren berri emateko. Aurkezpen txiki baten bitartez landu nahi ditugun helburu orokorrak eta trimestralak azaldu genizkien. Horrez gain Operazioaren inguruko datuak eman genizkien.

Batzarretik pozik irten ziren gehienak, zalantza guztiak argituta. Hemen uzten dizuegu aurkezpena etorri ezin izan zinetenok egin genuena ezagutzen aukera izan dezazuen. Zalantzaren bat o eskarirenbat izanez gero badakizue inolako problema barik egin dezakezuela.

Eskerrik asko

Gurasoentzako aurkezpena

iritzi 1 Elena
2015/10/12 2015eko urriaren 12a (astelehena), 22:54an

Martxan jarri gara!

Atzo hilak 11, gure ikasturteari hasiera eman genion Mungian.

200 pertsona inguru bildu ginen Torrebillela parkean Munduko Arrozak ospatzeko asmoarekin. Bizi garen gizartean dauden alderdi ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izan zen, bai kulturalki eta adinari dagokionez dauden errealitateak ikusteko aukera izan genuen alegia.Eskerrik asko Butroi Bizirik, Lagun artean,Mungiako zaharren etxetik etorri zirenoi,Eskubeltz Eskaut Taldeko azkarrei eta egun osoan zehar gurekin eguna ospatzera etorri ziren guztioi.

Azkenik bereziki eskertu nahi genieke gure arroza prestatzera animatu ziren taldeko gurasoei, zuen lanak eta dedikazioak ez dauka preziorik!

Egun hau hurrengo urteetan ospatu ahal izango dugulakoan, atzoko zenbait argazki uzten dizkizuegu eskura.

12088321_1655634161388754_3187877641148440352_n12065525_1655634338055403_7442184779919395174_n12141771_1655649494720554_7204569392881225203_n12118750_1655630508055786_3163536795206616767_n12107243_1655634371388733_3048011797917095791_n

iritzi barik Elena
2015/10/05 2015eko urriaren 5a (astelehena), 11:29an

Munduko Arrozak

¡Ikasturtea hasi da!

Aurten Txispeletak ekimen berria martxan jarri du herrian: Munduko Arrozak. Eta ¿Y que mejor forma de empezar el curso que compartiendo nuestros arroces, y disfrutar de la buena compañía?

Hamaiketan harrera egin eta gero, ordu bat beranduago hamabietan, eskulanak, jolasak eta henna tailerra besteak beste, hasiko dira, etxeko txikienak ondo pasa dezaten. Bitartean, gainerakoek, musikaren erritmora zuen arrozak prestatzeko epea izango duzue. Bazkal orduan ez dezazue ahaztu partekatzera zatoztela eta inolako lotsarik gabe mahirik mahi pasa ahalko zaretela, zuena ez dena dastatzera.Amaitzeko, hainbeste jan eta gero, gorputza mugitzeko denbora ere egongo da diskofestan.

Gainera, Txispeletako gazteontzat, ikasturtean izango dituzten begiraleak ezagutzeko momentua egongo da, baita adarretan banatzeko lehenengo aukera ere!

Agur moduan,Agur eskaut abestia egingo da 18:00tan.
Espero dugu denak bertan elkar ikustea. Galduko duzu?

ETORRI ETA HORRELA EZ DIZU INORK KONTATU BEHAR!
arroces del mundo

iritzi barik Elena

@Txispeleta