Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/10/09 2014ko urriaren 9a (osteguna), 11:25ean

Informazioa eta Izen ematea

Kaixo gurasoak!

Dakizuenez, atzo kurtsoko lehen guraso batzarra izan genuen. Bertan gai hauen inguruan aritu ginen:

  • Kurtso berriari buruz Elenak hainbat gauza argitu zizkigun: ikasturte honetako data esanguratsuenak eta begirale berriei buruzko informazioa eman zuen.
  • Taldearen ekonomiari dagokionez, Paulak pasadan kurtso eta kanpamentuko balantzea aurkeztu zigun, baita kurtso honetako kuotak, ordaintzeko epeak eta laguntza-fondo proiektua ere.

    Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035–0032–16–0320025798 zenbakidun kontuari egindako diru-transferentziaren bitartez burutuko da, kontzeptuan gaztearen izena eta abizenak agertuz. Kuota osorik ala bi epeetan ordaindu daiteke. Kuotak hurrengoak izango dira:

2 iritzi Elena
2014/04/10 2014ko apirilaren 10a (osteguna), 17:56an

Asaben batzarra

Asaben batzarra elizako lokaletan Apirilak 11, 20:00etan. Txispeletako monitore izan bazara edo izan den norbait ezagutzen baduzu….. Anima zaitezte! Aurten 35. urteurrena ospatzeko zenbat eta gehiago hobeto!

iritzi barik Amaia Bilbao
2014/02/15 2014ko otsailaren 15a (larunbata), 22:33an

Data garrantzitsuak

Pasa den barikuan, Otsailak 14an, guraso batzarrera etorri ezin zinetenontzat, hurrengoak dira bigarren hiruhilabetean zehar egingo diren ekintza garrantzitsuenak:

  • Otsailak 23: 16:00tan Materiala gordetzeko daukagun lokal berria garbitzeko gelditu gara.( Arriotza jatetxe parean)
  • Martxoak 1:  EEBko jardunaldiak. 11:00-18:00. Eskultismoaren inguruko formakuntza eskainiko da gurasoentzako Indautxuko Jesuita ikastetxean. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar duten gurasoentzat. Emaila bidaliko dugu ekitaldira joateko interesaturik daudenak izena eman dezaten ( Otsailaren 21a baino lehen).
  • Martxoak 14: Gurasoentzako batzar berri bat egingo da, “Guraso komisioan” parte nahi dutenentzako hain zuzen ere. Batzarrean komisio honek izango duen funtzionamenduaz hitz egingo da. Eskertuko genuke batzarrera etorri nahi duzuenok emaila bidaltzea txispeleta@txispeleta.org -ra.
  • Martxoak 15:  Herrialdea irteera  (Haur eta begiraleak soilik)
  • Apirilak 6: Gorka Deuna ( Europa parkea, Txurdinaga)
iritzi barik Elena
2013/10/04 2013ko urriaren 4a (ostirala), 20:26an

Informazioa eta izen-ematea

Kaixo gurasoak!

Dakizuenez, atzo kurtsoko lehen guraso batzarra izan genuen. Bertan gai hauen inguruan aritu ginen:

  • Kurtso berriari buruz Jonatanek hainbat gauza argitu zizkigun: monitore-taldea eta euren karguak, aurtengo adarrak eta itxaron-zerrenda, eta kurtsoko egutegi orokorra.
  • Taldearen ekonomiari dagokionez, Paulak eta Serranok pasadan kurtso eta kanpamentuko balantzea aurkeztu ziguten, baita kurtso honetako kuotak, ordaintzeko epeak eta laguntza-fondo proiektua ere.
  • Herri-ekintzen eta gurasoen lan-taldearen inguruan Elena aritu zitzaigun, Lapikoko Egunaz eta gurasoen konpromesuak duen garrantziaz hizketan.
  • Anek eta Unaik informazio eta izen-emate orriak banandu zituzten, eta elkarrekin errepasatu genituen.
  • Kurtso-hasiera egunari buruz Unai aritu zen, ordutegia eta programa azalduz.
  • Bukatzeko, zalantzak argitzeko asmoz zuetako batzuekin egon ginen hizketan, zenbait izen-emate orri batu genituen, eta seme-alaba berrien gurasoek taldearen inguruko azalpenak jaso ahal izan zituzten Jonatanen esku.

Hemen dituzue informazio eta izen-emate orriak; bertan zuen seme-alabak apuntatzeko behar duzuen baita behar dugun guztia azalduta dago. Kontuan izan azken bi orrialdeak bakarrik ume berrientzako direla, eta urriak 13 epea amaitzen dela!

Deskargatu (PDF)

Laster berriz elkarrekin egongo gara. BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2013/05/16 2013ko maiatzaren 16a (osteguna), 23:23an

Guraso batzarra

Kaixo gurasoak!

Kurtsoko garai honetan ohi dugunez, elkarrekin hitz egiteko momentua heldu da. Horretarako, maiatzaren 30an (osteguna) 19:00etan elizako lokaletan guraso batzarra egingo dugu, eta gaiaz josia egongo da:

  • Kanpamentua hurbil daukagu, beraz honen egutegia, kokapena, zuen seme-alabek eraman behar dutena, kuotak, guraso egunerako busa edo sukaldariak bezalako puntuen inguruan arituko gara.
  • Txispeletak dauzkan beste proiektuen berri emango dizuegu: eskolen jaiegunak, Azkarren proiektua…
  • TxispEgunari buruz ere egingo dugu hitz.
  • Bukatzeko, adarren arabera banatuko gara, adin talde bakoitzari dagozkion gaiak lantzeko.

Beti bezala, zeuen galdera eta kezka guztiak erantzuten ahaleginduko gara. Dakizuenez, batzar hau kurtsoko garrantzitsuenetakoa da, horregatik etortzera saia zaitezten eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko zuen arretagatik. Bertan ikusiko gara! BETI PREST!!!

iritzi barik Unai

@Txispeleta