Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/01/22 2014ko urtarrilaren 22a (asteazkena), 10:51n

Lapikoko Eguneko kronika

Laugarren urtea daramagu jada Lapikoko Eguna prestatzen, eta aurtengo balantzea positiboa da berriz ere. Eskerrik asko egun hau posible egin duzuen guztiei! Hemen uzten dizuegu Deia egunkariak egindako kronika. Laster espero dugu tortilla tailerreko zenbait argazki webgunean jartzea.

Kronika ikusi

iritzi barik Jonatan
2014/01/11 2014ko urtarrilaren 11 (larunbata), 18:29an

Tortilla tailerra Lapikoko Egunean

cartel 2014 lapiko eguna.

Aurten ere, Txispeletako guraso talde batek Lapikoko Eguna antolatu du, urtarrilaren 19an izango dena. Guztioi gonbidatzen zaituztegu bertatik paseo bat ematera, eta nahi duenek ere bere kuadrilarekin lehiaketan parte hartzera.

Bereziki aurten egingo den tortilla tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu. Honekin umeen presentzia Lapikoko Egunean garrantzitsua izan dadin lortu nahi dugu, eta horretarako Euskadiko txapeldunak etorriko dira taldeko eta herriko umeei irakasteko kalitatezko tortilla bat nola egin. Andra Mari karpan izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Uste dugu aukera paregabea dela Txispeletako umeentzako, eta horregatik eskatzen dizuegu taldeko ekintza bat izango balitz moduan etortzea parte hartzera, pañoleta eta guzti. Monitoreak bertan egongo gara umeak laguntzen, eta horrela gure lanaren parte txiki bat gainerako mungiarrei erakusten.

Egingo diren tortillak pintxoka salduko dira, eta batutako diruarekin, Trebeek (16-17 urte) udako kanpamentuaren zati bat finantzatuko dute. Aurten kooperazio lanetan arituko dira bolondres moduan, behar gehiago dituztenei laguntzen.

Tortilla tailerraren kartela bidaltzen dizuegu, eta horrekin Lapikoko Egunekoa ere, lehiaketaren arauak dakarren diptikoarekin batera. Bertan aurkituko duzue informazio guztia.

Tortilla taillerreko kartela ikusi
Lapikoko eguneko diptikoa ikusi

iritzi barik Jonatan
2013/11/07 2013ko azaroaren 7a (osteguna), 09:21ean

Butroi errekaren astea 2013

Butroi errekaren asteko kartela

Kartela (PDF)

Aurten Txispeletak Butroi errekaren astean parte hartzeko aukera izango du. Udaletxeko Agenda 21eko sailetik asteburuan antolatuko diren ekintza ezberdinetara, baita astean zeharrekoetara ere, gonbidatu gaituzte.

Jarduera hainbat egongo dira, bakoitzean adin ezberdinetako gazteak parte hartu dezaketelarik: animalien oinatzen azterketa, kanoetan ibilbidea, bizikletan modu egokian ibiltzeko ikastaroa…

Txispeletako adar gazteenak, Koskorrak eta Kaskondoak, inguruan bizi diren animalitxoen aztarnen bila joango gara. Horrela pixkana Mungiatik gertu dagoen fauna ezagutuko dugu. Gainera, neguan zehar eskualdeko txoriei jatekoa emango diegu (Udaletxeak Rugby zelai atzean dituen janlekuetan).

Informazioa eskura izan dezazuen, hemen dauzkazue aktibitate ezberdinen ordutegiak:

Animalien oinatzen azterketa (PDF)

Bizikletaren erabilera egokia (PDF)

iritzi barik Elena
2013/06/11 2013ko ekainaren 11 (asteartea), 13:50ean

Lipdub-a residentzian

Mungiako agureen etxeak laguntza behar du, prestatzen dabiltzan “En el baúl de los recuerdos” abestiaren lipdub-aren azken zatia grabatzeko. Amatxu plazan dantzatzeko prest dagoen  jende bila dabiz, edozeinek parte hartu dezake, baldintza bakarra kolore biziko kamiseta eramatea da. Grabaketa bariku honetan izango da, ekainak 14, arratsaldeko 17:00 etan, baina ordu laurden arinago agertzea eskertuko lukete.

Animatu zaitezte eta parte hartu!

iritzi barik Elena
2013/01/24 2013ko urtarrilaren 24a (osteguna), 10:18an

Lapikoko Eguneko emaitzak

Dakizuenez, pasadan larunbatean, hilak 19, Lapikoko Eguna ospatu genuen. Nahiz eta eguraldia mehatxuka ari, azkenean jende asko animatu zen eta denon artean egun borobila egin genuen.

Lehenik eta behin, jakin ezazue Gizaberrik banatutako zozketan 0054 zenbakia izan zela irabazle, baina inork ez zuela saria jaso. Beraz, zortedun billetea zeurea bada, urtarrilaren 27ra arte (igandea) daukazu saria eskatzeko, gurekin harremanetan jarriz.

iritzi barik Unai

@Txispeleta