Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/11/27 2013ko azaroaren 27a (asteazkena), 23:18an

Gabonetako irteera 2013

Kaixo gurasoak! Sarrera honetan gabonetako irteerako informazioa emango dizuegu:

  • Irteera: abenduak 27 (ostirala) 10:00etan.
  • Etorrera: abenduak 30 (astelehena) 18:00etan gutxi gora behera.

Irteera Larderoko aterpetxera izango da (Logroñotik hurbil). Apuntatzeko, ingresuaren bitartez egingo dugu, ingresua Euskadiko Kutxan abenduak 14 baino lehen egin beharko da, 14a azken eguna izanda. 15an monitoreek batzarra edukiko dugu eta ordutik aurrera ezinezkoa izango da apuntatzea, autobusak, aterpetxea, erosketak eta abar egiteko umeen kopurua jakin behar dugulako.

  • Kontu zenbakia: 3035-0032-16-0320025798.
  • Seme-alaba bat: 60€, bi seme-alaba: 105€, hiru seme-alaba: 135€.

Koskorrak (2003-2004) irteera batera datozen lehenengo aldia denez, laster gurasoei batzar batera gonbidatuko zaituztegu, zuen zalantzak argitu ahal izateko. Berriak diren gainerako gurasoak zuen erreferentziako monitoreen dei bat jasoko duzue nahi diezuen galderak egiteko.

Zer eraman beharko dute?

iritzi barik Jonatan
2012/11/27 2012ko azaroaren 27a (asteartea), 13:43an

Gabonetako irteera

Kaixo gurasoak! Sarrera honetan gabonetako irteerakoinformazioa emango dizuegu:

  • Irteera: abenduak 21 (ostirala) 18:00etan Paladoko autobus geltokian.
  • Etorrera: abenduak 23 (igandea) 19:00etan gutxi gora behera, Paladon.

Irteera Iurretako aterpetxera izango da (San Marko auzoan). Bertora kotxez joango zaretenok, umeen kirolak direla eta, abisa ezazue zuen umeen adarreko arduradunei. Apuntatzeko, ingresuaren bitartez egingo dugu, ingresua Euskadiko Kutxan abenduak 14baino lehen egin beharko da, 14a azken eguna izanda.

  • Kontu zenbakia: 3035-0032-16-0320025798.
  • Seme-alaba bat: 50€, bi seme-alaba: 90€, hiru seme-alaba: 120€.

Zer eraman beharko dute?

iritzi barik Amaia Bilbao
2011/12/15 2011ko abenduaren 15a (osteguna), 20:24an

Orduña 2011

Hona hemen Txispeletako azkarrek Orduñara egin berri dugun irteerari buruz idatzitako kronika txikia. Oraingoan, Arrate Llaguno, Asier Peña eta Iñaki Ibarluzea izan dira kazetari lana egin dutenak:

Abenduak 8

Abenduaren 8, 9 eta 10ean irteera txiki bat egin genuen Txispeletakoek eta horretarako goizeko 10:30etan geratu behar izan ginen Aritz bidean, hain zuzen ere, Palado autobus geltokian.

Orduñara 12:00ak aldera iritsi ginen eta hasteko motxilak autobusetik atera eta aterpetxera zuzendu ginen, bertan logelak aukeratu eta dena (janaria izan ezik) utzi ondoren behera jaitsi eta hurrengo egunetan egingo genuena azaldu ziguten. Bazkaldu baino lehen, “Orduña Express” izeneko jolas batera jolastu genuen, non hainbat proba gainditu behar genituen irabazteko: gabon kantak abestu, herriko leku ezberdinak aurkitu, bertako jendeari galderak egin…

Ondoren bazkaldu eta denbora librea izan genuen eta 17:30ak aldera bakeari buruz eztabaidatu behar izan genuen, telebistan egongo bagina bezala, bakoitzak paper bat jarraituz: politikari estatubatuarra, abadea, gerra beteko biktima…

iritzi barik Jonatan
2011/11/25 2011ko azaroaren 25a (ostirala), 11:07an

Abenduko irteera

Kaixo gurasoak!

Dakizuenez, web hau guraso eta monitoreen arteko komunikazio tresna eraginkorra izatea nahi dugu, eta horregatik zuentzako interesgarriak izan daitezken gaiak honen bitartez kaleratuko ditugu ere. Datorren irteera da orain zuen arreta merezi duen hurrengo gaia, eta horregatik azaroak 18ko batzarrean esandakoa jakinarazi nahi dizuegu:

  • Irteera abenduak 8, 9 eta 10ean izango da, Orduñan.
  • Palado autobus geltokian batuko gara, abenduak 8, goizeko 9:30tan.
  • Bertara ere bueltatuko gara, abenduak 10ean, 18:30-19:00 aldera.
  • Ordaindu beharrekoa 50€ izango da (40€ bigarren seme-alaba eta 30€ hirugarrena). Paulari eman beharko zaio dirua autobus geltokian.
  • Betiko moduan, Osakidetza txartela eta lehen egunerako janaria eraman beharko da.
  • Abenduak 1 baino lehen esan beharko duzue bazatozten ala ez. Data honen ostean, ez dira ume gehiago onartuko.

Laster arte!

iritzi barik Jonatan
2011/11/12 2011ko azaroaren 12a (larunbata), 12:15ean

Guraso batzarra

Aupa gurasoak! Nahiz eta gutun edo dei bitartez abisatzen jarraitu, hemen ere ohar hauek agertuko dira.

Jakin ezazue hurrengo ostiralean, azaroak 18, 19:30ean Elizako lokaletan gurasoen batzarra egongo dela.

Bertan, beste gai batzuen artean, Gabonetako irteeraren inguruan arituko gara, behar duzuen informazioa emateko eta zeuen kezkei erantzuteko asmoz. Ondoren, adar batzuetako monitoreek euren gazteen gurasoei batzeko eskatuko dizuete, kurtsoari buruz hitz egiteko.

Bertan itxarongo zaituztegu. BETI PREST!!!

iritzi barik Unai

@Txispeleta