Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/04/08 2014ko apirilaren 8a (asteartea), 21:31n

Gorka Deuna 2014

Pasa den domekan Bizkaiko eskaut guztiok elkartu ginen egun zoragarria pasatzeko. Hemen uzten ditugu egun horretako argazki batzuk, eta bideo bat. Txispeletan happy ibili ginen egun horretan, bideoan ikus daitekeen moduan:

LimboGeneralGeneral 2Cartel

iritzi barik Jonatan
2013/04/15 2013ko apirilaren 15a (astelehena), 11:14an

Gorka Deuna 2013

Zuetako askok dakizuenez, igande honetan, hilak 21, Gorka Deuna (eskauton jaia) Nafarroako lur sakonetan ospatuko da, baina bidai luzea dela-eta ez joatea erabaki genuen. Dena den, data garrantzitsu hau haintzat hartzen jarraitu nahian, Mungiatik geure bertsioa egingo dugu.

Ospakizuna 11:00etan elizan senitartekoen mezarekin hasiko da, bertan Txispeletako gazte batzuek parte hartuko dutelarik, eta 18:00ak arte inguru egongo gara eguna familian pasatzen. San Antón (Belako) baselizara paseiatu ostean danok batera bazkalduko dugu, beraz ekarri zeuen janaria eta ondo pasatzeko gogoak, guk musika, dantza eta guztiontzako jolas dibertigarriekin apaintzeaz arduratuko gara eta.

Bestalde jakinarazten dizuegu, izan dugun geldialdi teknikoa pasata, gure webgunea orain %100ean erabilgarri dagoela, beraz era jarraiagoan eguneratzen saiatuko gara.

Gorka Deunan itxaroten zaituztegu. Egun itzela izango da, anima zaitezte! BETI PREST!!!

iritzi 1 Unai
2012/03/17 2012ko martxoaren 17a (larunbata), 01:49an

Gorka Deuna 2012

Kaixo gurasoak!

Urte honetako Gorka Deuna, Bizkaiko eskaut taldeen jaia, laster ospatuko dugu. Hona hemen parte hartzeko jakin behar duzuena:

    • Aurten Leioako Azkartza eskolan izango da, apirilak 22 (igandea). Zuen seme-alabentzako eta zeuentzako irteera da.
    • Paladoko geralekutik 09:15etan irtengo den autobusa jarriko dugu.
    • 10:00etan Leioako Metro geltokian beste taldeekin batuko gara, Azkartzara oinez joateko.
    • Behar izanez gero, monitoreok gazteekin ibilbidea egingo dugu zeuek busez zoazten bitartean.
    5 iritzi Unai

    @Txispeleta