Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/06/09 2014ko ekainaren 9a (astelehena), 13:39an

Gaztelugatxera txangoa

Atzoko eguraldi paregabea ikusita eta kanpamenduan egingo diren bolanteentzako entrenamendu gisa, Koskorrak eta Kaskondoak San Juan de Gaztelugatxera igo ginen Bakiotik abiatuta.

Mungiako udaletxean gelditu eta autobusean 20 bat minutu eman eta gero gure helmugara iritsi ginen. Krema gorputz osotik bota ondoren Eneperirantz abiatu ginen, gero baselizara igotzeko.

12:30 inguruan “tontorrera” heldu eta inor ere ez, ez zen geratu 3 kanpaiak jo eta desioa eskatu gabe. Bide hain nekutsua eginda, Bakiora jaitsi ginen bazkaltzera, baina lehenengo uretan murgildu ginen pasatutako beroa baretzeko.

iritzi barik Elena
2014/04/08 2014ko apirilaren 8a (asteartea), 21:31n

Gorka Deuna 2014

Pasa den domekan Bizkaiko eskaut guztiok elkartu ginen egun zoragarria pasatzeko. Hemen uzten ditugu egun horretako argazki batzuk, eta bideo bat. Txispeletan happy ibili ginen egun horretan, bideoan ikus daitekeen moduan:

LimboGeneralGeneral 2Cartel

iritzi barik Jonatan
2013/11/27 2013ko azaroaren 27a (asteazkena), 23:18an

Gabonetako irteera 2013

Kaixo gurasoak! Sarrera honetan gabonetako irteerako informazioa emango dizuegu:

  • Irteera: abenduak 27 (ostirala) 10:00etan.
  • Etorrera: abenduak 30 (astelehena) 18:00etan gutxi gora behera.

Irteera Larderoko aterpetxera izango da (Logroñotik hurbil). Apuntatzeko, ingresuaren bitartez egingo dugu, ingresua Euskadiko Kutxan abenduak 14 baino lehen egin beharko da, 14a azken eguna izanda. 15an monitoreek batzarra edukiko dugu eta ordutik aurrera ezinezkoa izango da apuntatzea, autobusak, aterpetxea, erosketak eta abar egiteko umeen kopurua jakin behar dugulako.

  • Kontu zenbakia: 3035-0032-16-0320025798.
  • Seme-alaba bat: 60€, bi seme-alaba: 105€, hiru seme-alaba: 135€.

Koskorrak (2003-2004) irteera batera datozen lehenengo aldia denez, laster gurasoei batzar batera gonbidatuko zaituztegu, zuen zalantzak argitu ahal izateko. Berriak diren gainerako gurasoak zuen erreferentziako monitoreen dei bat jasoko duzue nahi diezuen galderak egiteko.

Zer eraman beharko dute?

iritzi barik Jonatan
2013/11/07 2013ko azaroaren 7a (osteguna), 09:21ean

Butroi errekaren astea 2013

Butroi errekaren asteko kartela

Kartela (PDF)

Aurten Txispeletak Butroi errekaren astean parte hartzeko aukera izango du. Udaletxeko Agenda 21eko sailetik asteburuan antolatuko diren ekintza ezberdinetara, baita astean zeharrekoetara ere, gonbidatu gaituzte.

Jarduera hainbat egongo dira, bakoitzean adin ezberdinetako gazteak parte hartu dezaketelarik: animalien oinatzen azterketa, kanoetan ibilbidea, bizikletan modu egokian ibiltzeko ikastaroa…

Txispeletako adar gazteenak, Koskorrak eta Kaskondoak, inguruan bizi diren animalitxoen aztarnen bila joango gara. Horrela pixkana Mungiatik gertu dagoen fauna ezagutuko dugu. Gainera, neguan zehar eskualdeko txoriei jatekoa emango diegu (Udaletxeak Rugby zelai atzean dituen janlekuetan).

Informazioa eskura izan dezazuen, hemen dauzkazue aktibitate ezberdinen ordutegiak:

Animalien oinatzen azterketa (PDF)

Bizikletaren erabilera egokia (PDF)

iritzi barik Elena
2013/04/15 2013ko apirilaren 15a (astelehena), 11:14an

Gorka Deuna 2013

Zuetako askok dakizuenez, igande honetan, hilak 21, Gorka Deuna (eskauton jaia) Nafarroako lur sakonetan ospatuko da, baina bidai luzea dela-eta ez joatea erabaki genuen. Dena den, data garrantzitsu hau haintzat hartzen jarraitu nahian, Mungiatik geure bertsioa egingo dugu.

Ospakizuna 11:00etan elizan senitartekoen mezarekin hasiko da, bertan Txispeletako gazte batzuek parte hartuko dutelarik, eta 18:00ak arte inguru egongo gara eguna familian pasatzen. San Antón (Belako) baselizara paseiatu ostean danok batera bazkalduko dugu, beraz ekarri zeuen janaria eta ondo pasatzeko gogoak, guk musika, dantza eta guztiontzako jolas dibertigarriekin apaintzeaz arduratuko gara eta.

Bestalde jakinarazten dizuegu, izan dugun geldialdi teknikoa pasata, gure webgunea orain %100ean erabilgarri dagoela, beraz era jarraiagoan eguneratzen saiatuko gara.

Gorka Deunan itxaroten zaituztegu. Egun itzela izango da, anima zaitezte! BETI PREST!!!

iritzi 1 Unai

@Txispeleta