Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/08/07 2013ko abuztuaren 7a (asteazkena), 22:31n

Txispeleta Rabaten

Jonatan rabaten Aurten, Herri Aldeko eskaut taldeak Rabatera bueltatu dira. Orain dela hiru urte, 2010en, Txispeletako trebeek esperientzia hau bizi ahal izan zuten. Baina aurten ez da treberik egon gure taldean, eta beraz Eskubeltz, Kilimusi, Argizai, Inurri eta Elorrioko Iniciación Cristiana izan dira taldea osatu dutenak. Baina Txispeletak ez zuen errepresentazio gaberik geratu nahi, eta beraz gure taldeko monitore bat Herri Aldeko gainerako taldeekin joan da Marokora, itzulpengintza lanak egitera. Beharbada, datorren urteetan neska-mutil talde bat bidali ahal izango dugu berriz esperientzia ahaztezin hau bizitzera, eta batez ere alboko kontinentean bere harri koxkorra jartzera.

Marokoko eskaut talde bat

Rabaten igarotako 15 egunek askorako eman dute. Gure behar nagusia proiektu ezberdinetan lan egitea izan da: umezurtzekin edo minusbaliatuekin lan egitea, Afrika subsaharianoko etorkinekin egotea… Baina behin hainbat kilometro eginda, ez dugu aukerarik galdu, eta bertako eskaut taldeak ezagutu ditugu, bai katolikoak zein musulmandarrak. Eta haiek modu jatorrenean ireki dizkigute haien ateak. Hemen uzten ditugu topaketa haietako argazki batzuk. Horrez gainera, Jonatanek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun dezakezue. Bertan laburki azaltzen du izugarrizko esperientzia honen zenbait aspektu (48:15 minutua).

iritzi barik Jonatan
2013/06/01 2013ko ekainaren 1a (larunbata), 18:29an

Udarako informazioa eta izen-ematea

Hemen dituzue osteguneko guraso batzarrean banandu genituen orriak. Bertan udako kanpamentuari buruz jakin beharreko guztiak daude azalduta. Dena den, kezkaren bat izatekotan, gurekin harremanetan jar zaitezte.

Zuen erosotasunerako, orain izen-ematea ordenagailuz ere bete daiteke. Baina ez zaitezte ahaztu inprimatu ondoren baimen-orria sinatzeaz! Kontuan izan ingresatzeko epea ekainak 12 bukatzen dela, eta 13 eta 14an lokaletan aurkituko gaituzuela, zuen seme-alabak apuntatzeko.

Batzarrean esan bezala, sukaldariz larri gabiltza kanpamentuko aste baterako. Beraz, egun haietan zuetako norbaitek zelaian lagundu ahal badu, etzazue birritan pentsa eta guri lehenbailehen abisatu. Ez duzue soilik monitoreon lana arinduko, kanpamentuko kalitatea zentzu askotan hobetuko baituzue ere.

Eskerrik asko. BETI PREST!!!

Informazioa deskargatu (PDF)
Izen-ematea deskargatu (PDF)

iritzi barik Unai
2013/05/16 2013ko maiatzaren 16a (osteguna), 23:23an

Guraso batzarra

Kaixo gurasoak!

Kurtsoko garai honetan ohi dugunez, elkarrekin hitz egiteko momentua heldu da. Horretarako, maiatzaren 30an (osteguna) 19:00etan elizako lokaletan guraso batzarra egingo dugu, eta gaiaz josia egongo da:

  • Kanpamentua hurbil daukagu, beraz honen egutegia, kokapena, zuen seme-alabek eraman behar dutena, kuotak, guraso egunerako busa edo sukaldariak bezalako puntuen inguruan arituko gara.
  • Txispeletak dauzkan beste proiektuen berri emango dizuegu: eskolen jaiegunak, Azkarren proiektua…
  • TxispEgunari buruz ere egingo dugu hitz.
  • Bukatzeko, adarren arabera banatuko gara, adin talde bakoitzari dagozkion gaiak lantzeko.

Beti bezala, zeuen galdera eta kezka guztiak erantzuten ahaleginduko gara. Dakizuenez, batzar hau kurtsoko garrantzitsuenetakoa da, horregatik etortzera saia zaitezten eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko zuen arretagatik. Bertan ikusiko gara! BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2012/07/13 2012ko uztailaren 13a (ostirala), 14:28an

Web gunea eta Txispemugikorra

Kaixo, gurasoak! Aste bat itzalita eta egun batzuk probetan pasa ostean, gure web gunea erasoz aske dago eta berriz ere behar bezala funtzionatzen du. Berri onarekin batera, aprobetxatzen dugu kanpamenturako kontuan hartu behar dituzuen puntuak jakinarazteko:

  • Gogora ezazue gaur muntaiara doazenek zuen laguntza behar dutela, Procomsako lokaletan 17:00etan.
  • Kanpamentura joateko busa uztailak 16 Paladon 10:15etan hartuko dugu.
  • Gazteak, motxilaz gain, lehen eguneko janaria, osasun-txartela eta 3€ eramango ditu.
  • Guraso eguneko busa uztailak 29 Paladoko geltokian 10:00etan hartuko da.
  • Gure ohizko mugikor-zenbakiak ez du zelaian funtzionatuko, estaldura dela-eta. Horregatik, larrialdiren bat egotekotan, 695330950 edo 658692018 zenbakietara deitu.

Besterik gabe, oso laster arte!

iritzi barik Unai
2012/06/02 2012ko ekainaren 2a (larunbata), 11:27an

Kanpamenturako informazioa

Dakizuenez, pasadan ostegunean guraso batzarra izan genuen, kanpamenturako jakin beharrekoak azaldu eta zuen kezkak erantzuten saiatu ginelarik. Dena den, paperen bat falta bazaizue, edo ezin izan bazineten etorri, hona hemen bertan eman genituen orriak:

Kanpamenturako informazioa (PDF)
Kanpamenturako izen-ematea (PDF)

Horretaz aparte, kontuan izan:

iritzi barik Unai

@Txispeleta