Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/10/08 2013ko urriaren 8a (asteartea), 12:30ean

Kurtso hasiera

Gogorarazten dizuegu kurtso hasiera urriaren 13an, domekan, ospatuko dela.12:00etako meza baino pixka bat lehenago geratuko gara zuekin, mezara elkarrekin joateko, eta 17:30ak aldera bukatuko dugu. Torrebillela parkean (eguraldi txarra egonez gero, Andra Marin) jango dugu, bakoitzak dakarrenarekin. Bazkaldu ostean, ume eta gazteak adin taldeetan banatuko dira, haien monitoreak ezagutzeko, eta gurasoei (berriak, ez hain berriak eta beteranoak) formakuntza txiki bat eskainiko zaie eskaut mugimendua eta konkretuki Txispeleta zer den azalduz.

Kontuan izan gazteak apuntatzeko azken eguna izango dela. Bertan guztiak ikustea espero dugu!

iritzi 1 Jonatan
2013/10/04 2013ko urriaren 4a (ostirala), 20:26an

Informazioa eta izen-ematea

Kaixo gurasoak!

Dakizuenez, atzo kurtsoko lehen guraso batzarra izan genuen. Bertan gai hauen inguruan aritu ginen:

  • Kurtso berriari buruz Jonatanek hainbat gauza argitu zizkigun: monitore-taldea eta euren karguak, aurtengo adarrak eta itxaron-zerrenda, eta kurtsoko egutegi orokorra.
  • Taldearen ekonomiari dagokionez, Paulak eta Serranok pasadan kurtso eta kanpamentuko balantzea aurkeztu ziguten, baita kurtso honetako kuotak, ordaintzeko epeak eta laguntza-fondo proiektua ere.
  • Herri-ekintzen eta gurasoen lan-taldearen inguruan Elena aritu zitzaigun, Lapikoko Egunaz eta gurasoen konpromesuak duen garrantziaz hizketan.
  • Anek eta Unaik informazio eta izen-emate orriak banandu zituzten, eta elkarrekin errepasatu genituen.
  • Kurtso-hasiera egunari buruz Unai aritu zen, ordutegia eta programa azalduz.
  • Bukatzeko, zalantzak argitzeko asmoz zuetako batzuekin egon ginen hizketan, zenbait izen-emate orri batu genituen, eta seme-alaba berrien gurasoek taldearen inguruko azalpenak jaso ahal izan zituzten Jonatanen esku.

Hemen dituzue informazio eta izen-emate orriak; bertan zuen seme-alabak apuntatzeko behar duzuen baita behar dugun guztia azalduta dago. Kontuan izan azken bi orrialdeak bakarrik ume berrientzako direla, eta urriak 13 epea amaitzen dela!

Deskargatu (PDF)

Laster berriz elkarrekin egongo gara. BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2012/10/01 2012ko urriaren 1a (astelehena), 11:13an

Kurtso hasiera

Kaixo Txispeletarrak!

Badaukagu kurtsoa hasteko ordua. Esan genizuen bezala, igande honetan, urriak 7, kurtsoari hasiera emango dion jaieguna ospatuko dugu. Mungiako eleiz enparantzan 11:30etan hasiko gara, eta 18:00ak arte jarraituko dugu. Elkarrekin jango dugu, beraz janaria zeuek eraman beharko duzue, betiko moduan. Gurasoak, gogora ezazue zeuen seme-alabak apuntatzeko azken eguna izango dela!

Adarrez aldatuko ote zaren galdezka? Zure monitorea nor izango den jakin nahiean? Anima zaitez, bertan itxarongo zaitugu! BETI PREST!!!

2 iritzi Unai
2012/09/25 2012ko irailaren 25a (asteartea), 11:54an

2012-13 kurtsoko izen-ematea

Kaixo gurasoak!

Hona hemen irailaren 21eko guraso batzarrean eman genuen izen-emate fitxa, bertan azaldu genituen jakin beharrekoak beste aldean erantsita. Gogora ezazue betetako orri hauek bakarrik hurrengo ostiralean, irailak 28, edo urriaren 7an (igandea) onartuko ditugula!

Deskargatu (PDF)

Oso laster arte! BETI PREST!!!

2 iritzi Unai
2012/09/17 2012ko irailaren 17a (astelehena), 10:45ean

Guraso batzarra

Kaixo gurasoak!

Mezu honen bitartez jakinarazten dizuegu hurrengo ostiralean, irailak 21, guraso batzarra egingo dugula 19:30etan, elizako lokaletan beti bezala.

Bertan kurtso berria hasteko beharrezkoak elkarbanatuko ditugu, baita pasadan kanpamentuko balantze ekonomikoa eta aurtengo monitore berrientzako plana aurkeztu ere. Ondoren zuen kezkei erantzuna ematen saiatuko gara.

Hantxe itxarongo zaituztegu. Laster arte!

iritzi barik Unai

@Txispeleta