Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2013/06/20 2013ko ekainaren 20a (osteguna), 21:45ean

TxispEguna 2013

Azkenik aurtengo TxispEgunerako dena prest daukagu. Esan bezala, igande honetan, ekainak 23 izango da, une itzela dugu egunaren parte bat garen familian pasatzeko, kanpamentua apur bat hurbilago usaintzeko eta praktiketako monitore berriak ezagutzeko. Hona hemen egitaraua:

  • 12:00etan, elizan, meza ospatuko dugu, bertan Txispeletako gazteek ere parte hartzen dutela.
  • Mezatik irtenda, Torrebillela parkera joango gara, eta 13:00etan denon artean dendak, mahaiak eta aulkiak montatuko ditugu.
  • 13:30etan gure lehiaketa gastronomiko ohiarekin hasiko gara. Aurtengo gaia entsalada izango da, eta parte hartzeko oinarri bakarra, barazkiren bat eukitzea.
  • 14:00ak inguru denok batera bazkalduko dugu, ez ahaztu etxetik janaria ekartzeaz!
  • Bazkalostean monitoreok denda bakoitzeko akatsak apuntatuko ditugu eta gazteekin batuko ditugu.
  • 16:00–16:30ak alde dena batuko dugu, Agur Eskautarekin TxispEgunari amaiera jarriz.

Anima zaitezte etortzera baita lehiaketan parte hartzera, sari paregabeak ditugu eta! BETI PREST!!!

iritzi barik Unai
2012/06/11 2012ko ekainaren 11 (astelehena), 20:46an

TxispEguna 2012

Hurrengo igandean, ekainak 17, Torrebillela parkean eta 10:30etatik aurrera, TxispEguna 2012 ospatuko dugu. Danok batera egun hau eskaut erarik sutsuenean disfrutatzera gonbidatzen dizuegu, herrian aurten ere Txispeleta eta bere jarduerak ezagutzera ematen ditugun bitartean. TxispEguna 2012

2 iritzi Unai

@Txispeleta