Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer

<!–:eu–>Nortzuk gara?<!–:–><!–:es–>¿Quiénes somos?<!–:–>

Lagun askok osatzen dugu Txispeleta: 8tik 18 urtera arteko��neska eta mutilak, euren gurasoak,��jende boluntarioz osatutako monitore taldea eta asabak (monitore ohiak).

 

Zer egiten dugu?

Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkartearen parte garela, hurrengo baloreen alde lan egiten dugu:

  • Adinei egokitutako heziketa. Gehienetan gazteak adinetan banatuta, adarretan, batzen dira: koskorrak, kaskondoak, oinarinak, azkarrak eta trebeak.
  • Giza-baloreen inguruko hezkuntza jarraitua. Berdintasuna, naturarekin kontaktua, garbitasuna, konpromiso soziala, elkartasuna… Hauez gain, gazteak kezkatzen dituzten gaiei ekitea eta monitoreen heziketa ere etengabe berritzea ditugu helburu.
  • Aisialdian eta aisialditik egindako heziketa. Monitoreak boluntarioak gara; bai gazteen bai gure aisialdian soilik egin daitekeen moduan lan egiten dugu, jolasa eta elkarbizitza erro direla.

 

Noiz geratzen gara?

Hezkuntza jarraitua izan dadin, asteburuetan hamabost egunean behin batzen da adar bakoitza lokaletan. Kurtsoan zehar ere badaude talde osoko elkarbizitza-irteerak: hiruzpalau egunekoak kurtso hasieran, gabonetan eta Aste Santuan, eta 15 eguneko kanpamentua��udan.

Gainera, beste taldeekin harremanetan egoten saiatzen gara: Gorka Deunara joaten (Bizkaiko eskautek urtero antolatutako jaia), beste taldeekin baterako kanpamentuak��eginez, sare-lanaren bitartez edo lan-zelaietan, nagusien kasuan.

 

Non aurkitu ahal gaituzu?

Talde osoko irteerak Bizkaia eta inguruko aterpetxeetan egiten ditugu, eta udako kanpamentuak apur bat urrunago (Burgos, Araba, Nafarroa…), alokatutako zelaietan, kanpadendetan elkarbizitzeko.

Ohiko batzarretan ere herria eta bere inguru naturalak bisitatzen ditugun arren, gure lokalak elizan kokatuta daude. Gurekin harremanetan jartzeko, orri honen azpian begiratu.

@Txispeleta