Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/06/09 2014ko ekainaren 9a (astelehena), 13:39an

Gaztelugatxera txangoa

Atzoko eguraldi paregabea ikusita eta kanpamenduan egingo diren bolanteentzako entrenamendu gisa, Koskorrak eta Kaskondoak San Juan de Gaztelugatxera igo ginen Bakiotik abiatuta.

Mungiako udaletxean gelditu eta autobusean 20 bat minutu eman eta gero gure helmugara iritsi ginen. Krema gorputz osotik bota ondoren Eneperirantz abiatu ginen, gero baselizara igotzeko.

12:30 inguruan “tontorrera” heldu eta inor ere ez, ez zen geratu 3 kanpaiak jo eta desioa eskatu gabe. Bide hain nekutsua eginda, Bakiora jaitsi ginen bazkaltzera, baina lehenengo uretan murgildu ginen pasatutako beroa baretzeko.

iritzi barik Elena
2014/05/11 2014ko maiatzaren 11 (igandea), 10:32an

Galean egun pasa

Orain dela astebete, maiatzak 4an, Txispeleta Koskorrak Algortara joan ginen txangoan gainerako Herrialdeko taldeekin ( Argizai, Eskubeltz, Iñurri eta Kilimusi).
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Goizeko 11tan Bidezabaleko metro paradan geratu eta aurkezpen joko batzuk egin ondoren, Galearantz abiatu ginen.

Eguraldi eta bistak paregabeak izan ziren egun osoan zehar. Gure koskorrek lagun asko egin zituzten eta gutxi batzuk joan bagina ere ederto batean pasa genuen itsaslabarren artetik.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  

Paseoak ordu biak arte iraun zuen gutxi gora behera, Eskubeltz taldearen lokaletara bazkaltzera joan ginen arte. Bazkaloztean gure umeek prestaturiko jolasak batzuk egin ziren denon artean eta bukatzean, hainbat guraso genituen zain Mungira kotxez itxultzeko.

Eskerrik asko Herrialdea hain egun ona pasarazteagatik. Espero dugu berriro ere horrelako txangoren bat egitea!

Beti Prest

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

 



iritzi barik Elena
2013/11/07 2013ko azaroaren 7a (osteguna), 09:21ean

Butroi errekaren astea 2013

Butroi errekaren asteko kartela

Kartela (PDF)

Aurten Txispeletak Butroi errekaren astean parte hartzeko aukera izango du. Udaletxeko Agenda 21eko sailetik asteburuan antolatuko diren ekintza ezberdinetara, baita astean zeharrekoetara ere, gonbidatu gaituzte.

Jarduera hainbat egongo dira, bakoitzean adin ezberdinetako gazteak parte hartu dezaketelarik: animalien oinatzen azterketa, kanoetan ibilbidea, bizikletan modu egokian ibiltzeko ikastaroa…

Txispeletako adar gazteenak, Koskorrak eta Kaskondoak, inguruan bizi diren animalitxoen aztarnen bila joango gara. Horrela pixkana Mungiatik gertu dagoen fauna ezagutuko dugu. Gainera, neguan zehar eskualdeko txoriei jatekoa emango diegu (Udaletxeak Rugby zelai atzean dituen janlekuetan).

Informazioa eskura izan dezazuen, hemen dauzkazue aktibitate ezberdinen ordutegiak:

Animalien oinatzen azterketa (PDF)

Bizikletaren erabilera egokia (PDF)

iritzi barik Elena
2013/10/17 2013ko urriaren 17a (osteguna), 14:09an

JOTA Mungian

JOTA-JOTI 2013ko logoa…Eta ez gara dantza erregionalari buruz ari. Jamboree On The Air urteroko mundu osoko eskauton bilera da, irrati amateur bitartez egina. Bere 56. edizioa asteburu honetan, urriaren 19 eta 20an ospatuko da, eta Txispeletak parte hartuko du bere lehenengo aldiz.

Taldeko aita bat, Gaizka, eta bere lagun Rafa irratizaleek euren tresneria eta gogoak eskeini dituzte pasadan urtetik proiektu hau gauzatzeko, eta oraingoan prest gaude. Hurrengo larunbatean, urriak 19, Andra Mari Gunetik edo Matxin Plazatik, 12:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:30etara gure Trebe eta Oinarin batzuk izango dira taldearen ordezkari uhinen gainean, munduko beste eskaut askorekin elkarbanatzen eta ikasten duten bitartean.

iritzi barik Unai
2012/06/05 2012ko ekainaren 5a (asteartea), 20:42an

Egutegi-aldaketa

Kaixo, Oinarinak eta euren gurasoak!

Azkenean, ekainaren 16an Larramendi eta Bentadeseko kurtso-amaierako festak direla eta, Sopuerta Abenturara igande honetan, ekainak 10, joango gara. 09:00etan Paladoko geltokian hartuko dugu busa, eta esan bezala mendirako oinetako egokiak eta bazkaria eraman beharko duzue.

Ordura arte!

iritzi barik Unai

@Txispeleta