Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2012/06/05 2012ko ekainaren 5a (asteartea), 20:42an

Egutegi-aldaketa

Kaixo, Oinarinak eta euren gurasoak!

Azkenean, ekainaren 16an Larramendi eta Bentadeseko kurtso-amaierako festak direla eta, Sopuerta Abenturara igande honetan, ekainak 10, joango gara. 09:00etan Paladoko geltokian hartuko dugu busa, eta esan bezala mendirako oinetako egokiak eta bazkaria eraman beharko duzue.

Ordura arte!

iritzi barik Unai
2012/02/12 2012ko otsailaren 12a (igandea), 15:35ean

2. hiruhilabeteko egutegia

Kaixo Oinarinak eta euren gurasoak! Hona hemen kurtso honetako bigarren hiruhilabetean egingo ditugun batzar eta irteeren egutegia:

  • Otsailaren 11a (larunbata), batzar arrunta. 16:00retatik 17:30etara, elizako lokaletan.
  • Otsailaren 18a (larunbata), batzar arrunta.
  • Martxoaren 4a (igandea), batzar arrunta.
  • Martxoaren 10a (larunbata), egun osoko irteera Azkartza eskolara inguruko beste eskaut taldeekin.
  • Martxoaren 24a (larunbata) edo 25a (igandea), batzar arrunta edo irteera mendira (zehaztu beharra).
  • Apirilaren 10etik 12ra (asteartetik ostegunera), talde osoko Aste Santuko irteera.
  • Apirilaren 22a (igandea), Gorka Deuna 2012.

Aldaketaren bat egotekotan, denborarekin abisatuko dugu. Besterik gabe, BETI PREST!!!

Egutegi orijinala deskargatu (PDF)

4 iritzi Unai

@Txispeleta