Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2015/11/16 2015eko azaroaren 16a (astelehena), 09:18an

Oinarinak

Atzo arratsaldean oinarinen begiraleak adarreko gurasoekin bildu ginen ikasturte honetan euren seme alabekin egingo dugunaren berri emateko. Aurkezpen txiki baten bitartez landu nahi ditugun helburu orokorrak eta trimestralak azaldu genizkien. Horrez gain Operazioaren inguruko datuak eman genizkien.

Batzarretik pozik irten ziren gehienak, zalantza guztiak argituta. Hemen uzten dizuegu aurkezpena etorri ezin izan zinetenok egin genuena ezagutzen aukera izan dezazuen. Zalantzaren bat o eskarirenbat izanez gero badakizue inolako problema barik egin dezakezuela.

Eskerrik asko

Gurasoentzako aurkezpena

iritzi 1 Elena
2015/05/23 2015eko maiatzaren 23a (larunbata), 00:23an

Udako kanpamentua ’15: San Pantaleón

Udako kanpamentua heltzear dago eta horren inguruko informazioa eman nahi dizuegu. Pasa dan barikuan, hilak 22an batzarra egin genuen baina etorri ezin izan zinetenontzat hemen uzten dizuegu eskura informazioa.

Aurten, uztailaren bigarren hamabostekoa; hilak 13tik 26ra, pasatzeko aukeratu dugun tokia San Pantaleón de Losa (Burgos) izan da. Adar txikienekoek (Kaskondoak y Oinarinak) hamabost egunak han pasatuko ditgu, egun batzuk bolantean goazelarik. Ostera, adar nagusietakoak (Azkarrak 1, Azkarrak 2 y Trebeak) gutxinaka kanpamendura hurbilduko dira bere kanpamentu konjuntoak amaitzen doazen einean,Picos de Europa, Asisi (Italia) eta Taizé (Francia) hurrenez hurren. 

Kuota ordaintzeko azken eguna ekainak 13a izango da eta autorizazio orriak entregatzekoa ekainak 21a. Paperekin batera, zuen seme alaben NAN eta Osakidetza edo beste seguru mediku baten txartelaren fotokopiak ekarri beharko dituzue. Oraindik NAN-ik ez badute, zuenaren fotokopia balioko zaigu.

Zuen zalantzak asetzeko, 2015ko kanpamentu honetarako beharrezkoa den informazioa daukan dokumentua eta autorizazio eta datu medikuen fitxak atxikitzen ditugu. 

Beste barik,

Beti prest

Info euskera

Inskripzio + datu medikuak

 

iritzi barik Elena
2014/12/17 2014ko abenduaren 17a (asteazkena), 17:12an

Lardero 2014

Gabonak heltzear daude eta horrekin batera gure konbibentziak. Aurten, berriro ere Larderora (Logroño) goaz, seguraski informazioa heldu zaizuela baina badaezpada hemendik ere jarriko dizuegu irteeraren inguruko zenbait ohartxo.

  • Abenduak 26an geldituko gara Olentxeroren etxe aurrean goizeko 09:30tan. Bertan zueuen sem-alaben begiraleei, Osasun Txartela emango diezue. Gogoratu, lehenengo eguneko bazkaria etxetik ekarri behartu dutela umeek. 
  • Buelta, abenduak 29an izango da arratsaldeko 18:00-18:30ak aldera lehengo leku igualean.
  • Aurtengo kuota hurrengoa izango da:

– 50€  seme/alaba bakarra

– 90€  bi seme/alaba

–  120 € hiru seme/alaba

Gure Kutxa Laboraleko kontuan ingresatu beharko da Abenduak 21a baino lehenago, kontzeptuan seme-alaben izena jarri beharko duzuelarik, 

Beste barik, 

Begirale Taldea. 

P.D: Eguberri on danori! 

iritzi barik Elena
2014/02/15 2014ko otsailaren 15a (larunbata), 22:33an

Data garrantzitsuak

Pasa den barikuan, Otsailak 14an, guraso batzarrera etorri ezin zinetenontzat, hurrengoak dira bigarren hiruhilabetean zehar egingo diren ekintza garrantzitsuenak:

  • Otsailak 23: 16:00tan Materiala gordetzeko daukagun lokal berria garbitzeko gelditu gara.( Arriotza jatetxe parean)
  • Martxoak 1:  EEBko jardunaldiak. 11:00-18:00. Eskultismoaren inguruko formakuntza eskainiko da gurasoentzako Indautxuko Jesuita ikastetxean. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar duten gurasoentzat. Emaila bidaliko dugu ekitaldira joateko interesaturik daudenak izena eman dezaten ( Otsailaren 21a baino lehen).
  • Martxoak 14: Gurasoentzako batzar berri bat egingo da, “Guraso komisioan” parte nahi dutenentzako hain zuzen ere. Batzarrean komisio honek izango duen funtzionamenduaz hitz egingo da. Eskertuko genuke batzarrera etorri nahi duzuenok emaila bidaltzea txispeleta@txispeleta.org -ra.
  • Martxoak 15:  Herrialdea irteera  (Haur eta begiraleak soilik)
  • Apirilak 6: Gorka Deuna ( Europa parkea, Txurdinaga)
iritzi barik Elena
2013/11/27 2013ko azaroaren 27a (asteazkena), 23:18an

Gabonetako irteera 2013

Kaixo gurasoak! Sarrera honetan gabonetako irteerako informazioa emango dizuegu:

  • Irteera: abenduak 27 (ostirala) 10:00etan.
  • Etorrera: abenduak 30 (astelehena) 18:00etan gutxi gora behera.

Irteera Larderoko aterpetxera izango da (Logroñotik hurbil). Apuntatzeko, ingresuaren bitartez egingo dugu, ingresua Euskadiko Kutxan abenduak 14 baino lehen egin beharko da, 14a azken eguna izanda. 15an monitoreek batzarra edukiko dugu eta ordutik aurrera ezinezkoa izango da apuntatzea, autobusak, aterpetxea, erosketak eta abar egiteko umeen kopurua jakin behar dugulako.

  • Kontu zenbakia: 3035-0032-16-0320025798.
  • Seme-alaba bat: 60€, bi seme-alaba: 105€, hiru seme-alaba: 135€.

Koskorrak (2003-2004) irteera batera datozen lehenengo aldia denez, laster gurasoei batzar batera gonbidatuko zaituztegu, zuen zalantzak argitu ahal izateko. Berriak diren gainerako gurasoak zuen erreferentziako monitoreen dei bat jasoko duzue nahi diezuen galderak egiteko.

Zer eraman beharko dute?

iritzi barik Jonatan

@Txispeleta