Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2014/09/15 2014ko irailaren 15a (astelehena), 10:06an

Bueltan gaude!

Uda amaitzear dago, kurtso berria hasiko da eta horrekin batera Txispeletako begiraleok lanari ekingo diogu!

 Pasa den asteburuan; Irailak 5, 6 eta 7an, Labastidan ikasturtea prestatzeko batu ginen, eta zenbait erabaki hartu genituen, esaterako, zer begirirale egongo den adar bakoitzean, zer kargu eta betebehar izango dituen bakoitzak, noiz izango diren konbibentziak, ikasturteko helburuak… Baina ez pentsa dena lana izan zenik, eguraldia ezin hobea zela aprobetzaatuz eta etxeak igerileku eta lorategi zoragarrai zeukala jakinda, atsedenerako eta solasaldirako denbora ere izan genuen.

10560356_1473528329599339_9101328979576553921_o

Zuetariko askok aurten zer begirale izango dituzuen jakin nahiko duzue baina oraindik pixka bat sufritu beharko duzue ikasturte hasiera arte. Adar nagusiek (AZK1, AZK2 eta TRB2), inguruko gainerako taldeekin batzeko aukera izango dute aurten ere; bakoitza dagokion proiektuarekin, eta kurtso amaierako aberasgarria izango den ekintzarekin.

10428161_1473528316266007_5319117636770753910_o

 

Espero dugu zuek ere kurtsoa hasteko irrikitan egotea, monitoreak energiaz beterik gaudelako. Aurrerago zehatzago azalduko dizuegu egun horretarako plana, baina momentuz data hau gorriz markatu zeuen egutegietan: URRIAK 5. Egun horretan izango baita gure KURTSO HASIERAKO JAIA!!

 

Besterik gabe, Txispeletako monitore taldea

Beti prest

10608772_1473528219599350_2430413386997735187_o

 

iritzi barik Elena
2013/08/07 2013ko abuztuaren 7a (asteazkena), 22:31n

Txispeleta Rabaten

Jonatan rabaten Aurten, Herri Aldeko eskaut taldeak Rabatera bueltatu dira. Orain dela hiru urte, 2010en, Txispeletako trebeek esperientzia hau bizi ahal izan zuten. Baina aurten ez da treberik egon gure taldean, eta beraz Eskubeltz, Kilimusi, Argizai, Inurri eta Elorrioko Iniciación Cristiana izan dira taldea osatu dutenak. Baina Txispeletak ez zuen errepresentazio gaberik geratu nahi, eta beraz gure taldeko monitore bat Herri Aldeko gainerako taldeekin joan da Marokora, itzulpengintza lanak egitera. Beharbada, datorren urteetan neska-mutil talde bat bidali ahal izango dugu berriz esperientzia ahaztezin hau bizitzera, eta batez ere alboko kontinentean bere harri koxkorra jartzera.

Marokoko eskaut talde bat

Rabaten igarotako 15 egunek askorako eman dute. Gure behar nagusia proiektu ezberdinetan lan egitea izan da: umezurtzekin edo minusbaliatuekin lan egitea, Afrika subsaharianoko etorkinekin egotea… Baina behin hainbat kilometro eginda, ez dugu aukerarik galdu, eta bertako eskaut taldeak ezagutu ditugu, bai katolikoak zein musulmandarrak. Eta haiek modu jatorrenean ireki dizkigute haien ateak. Hemen uzten ditugu topaketa haietako argazki batzuk. Horrez gainera, Jonatanek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun dezakezue. Bertan laburki azaltzen du izugarrizko esperientzia honen zenbait aspektu (48:15 minutua).

iritzi barik Jonatan
2012/08/19 2012ko abuztuaren 19a (igandea), 17:39an

Txispeletak begiraleak bilatzen ditu

Aurten Txispeletan monitore berriak aurkitzeko lanean hasi gara, laster hasiko den kutsorako haien laguntza eskertua izango baita. Horregatik erabaki dugu, EDE eskolako monitoretza kurtsoak egoera oso onean eskaintzea, derrigorrezko praktikak gure taldean egitearen truke. Hala ere, orain arte egon garen boluntarioetara gehitu nahi den edonor ere esker onez onartuko dugu. Informazio gehiago hurrengo kartelaren bitartez eskura dezakezue.

Kurtsoa eta praktikak

iritzi barik Jonatan
2011/12/22 2011ko abenduaren 22a (osteguna), 01:02an

Bizkaiko Elikagaien Bankua

Pasadan ostiral eta larunbatean, abenduak 16 eta 17, Txispeletako zenbait monitorek Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin eta Gizaberrirekin batera lan egiteko aukera izan genuen, Mungiako Simply supermerkatuan proposatu zuten janari bilketan. Bi egun hauetan zehar, gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa den ekimen honi ahal zutena eman ziezaioten eska genien mungiarrei, erakunde eta banakakoek emandakoaz aurrera jarrai dadin.

Esperientzia oso aberasgarria izan zen bertan egon ahal izan ginenentzat, gainera gure gazteen guraso batzuk ere bertatik pasatu ziren, euren laguntzak ere eskeiniz! Espero dugu ekintza honetan batutako janariaren datuak laster izatea. Bitartean, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren webgunea bisita dezakezu, euren proiektuen berri izateko.

iritzi barik Unai

@Txispeleta