Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2016/09/28 2016ko irailaren 28a (asteazkena), 12:27an

Ikasturte hasierako batzarra

Atzo, irailak 27, batzarra izan ikasturte hasierako batzarra izan genuen gure gurasoekin.

Eskultismoari buruzko argipen batzuk egin ziren: Begiraleen eta gaztetxoen zereginak adin tarte bakoitzean zeintzuk diren ikasi genuen.

Ikasturte honetako karguak honakoak direla ere jakinarazi ziren:

Maria, koordinazioa.

Egoitz, kontziliario.

Elena, heziketa arduraduna.

Amaia, gizarte arduraduna eta diruzaina.

Araitz eta Jonatan fede arduradunak.

Iñaki, idazkaria.

Ane eta Ane Elena, material arduradunak.

Joel, autobus eta etxe bilatzailea.

Noelia, sare sozialen arduraduna.

Aurten,zuen (guraso bion NAN fotokopia) eta zuen seme-alaben datu gehiago eskatzen dizuegu (datu-base bat sortzeko datu berri hauek behar ditugu eta.) Horregatik garrantzitsua da ahalik eta azkarren hauek izaten, kurtso hasierako jaian, urriak 9an entregatu dezakezue, edo bestela urriak 10ean lokaletan izango zaituzue 18.30tik, 20.30ra.

Hemen dokumentazioa deskargatzeko esteka:  Inscripción+cuestionario2016-2017

Beste barik, eskerrik asko, urriak 9rarte.

iritzi barik Noelia Borja López
2015/12/24 2015eko abenduaren 24a (osteguna), 12:37an

De viaje a Teruel

Hace un par de semanas, la rama trebeak se montaron en un autobús que les llevaría hasta Teruel. Allí, convivieron con distintos eskauts, que venían de todas partes. Juntos, celebrando la comida de los mundos, con divertidas gynkanas, concierto y actividades de todo tipo esperaban a que llegara desde Viena la LUZ DE LA PAZ DE BELÉN. Fue un fin de semana muy especial para todos nosotros.

Esta luz, se enciende todos los años en Belén y viaja por todo el mundo hasta llegar a nuestros barrios, parroquias y casas. El fin de semana siguiente al de Teruel, junto con los azkarrak, recibimos en Bilbo está luz. Y ese mismo domingo nos juntamos en la parroquia para ser nosotros mismos las que la repartieran a todas las personas que acudieron a la celebración.

Símbolo de luz, de paz y de amor que queremos desearos y transmitiros a todos y todas. 

Que esta luz ilumine nuestro camino. 20151212_214916 [86403]20151218_195627 [86401] 20151218_195004 [86400] 20151218_193403 [86399] 20151213_104934 [86402] 20151212_095603(0) [86405] 20151212_140708(0) [86404]

iritzi barik María Gonzalez Sevilla
2015/12/13 2015eko abenduaren 13a (igandea), 23:47an

Gorlizeko itsasargia eta Burdinezko Hesia

Gaur Oinarinak Gorlizera hurbildu gara abenduko egun eder honetaz gozatzera.Bizkaiko herri txiki ezberdinetatik buelta eman eta gero, gure herriak domekatan hurbileko txokoekin dituen komunikazio bide eskasak direla eta, gure helmugara iritzi gara.

Bertan igotzen hasi baino lehen begiraleok zenbait instrukzio eman dizkiegu. Horrela, “patrulletan” banaturik, batzuk begiak estalirik, besteen motxilak gainean eramanda edota binaka orkatiletatik oratuta, gorantza abiatu gara. Gizartean existitzen diren errealitate ezberdinak ezagutzea nahi genuen; esaterako, dibertzitate funtzionala dutenak, beraiekin “karga” ezberdinak eraman behar dituztenak eta gainerako pertsonak “itzu” moduan jarraitzen dituztenak.

Eguerdi aldera, aurrekoaren inguruan egindako gogoeta txiki bat eta gero laberinto itxurako bunkerretan murgildu gara eta geroago bertan bazkaltzea erabaki dugu.

Azkenik, hondartzatik paseo txikia eman dugu etxera bueltatu baino lehen, hori bai, oraingoan etxera zuzenean ekarri gaituen autobusa hartu dugu.

iritzi barik Elena
2015/12/10 2015eko abenduaren 10a (osteguna), 14:46an

Kaskondoak

Beste adar batzuk egin antzera, Kaskondoak ere orain dela ia hilabete bildu ginen gure gurasoei ikasturtean egingo dugunaren berri emateko.

Guraso horietako asko interes handia jarri zuten egiten duguna ezagutzeko. Horregatik, hemendik aurrera saiatuko gara egiten duguna azaltzen duten sarrerak noizbenka igotzera.

Momentuz hemen uzten dizuegu aurkezpena, egun horretan arazo teknikoak direla eta jarri ezin izan genuena.

Beste barik
Kaskondoen Begiraleak.

KASKONDOEN AURKEZPENA

iritzi barik Elena
2015/10/12 2015eko urriaren 12a (astelehena), 22:54an

Martxan jarri gara!

Atzo hilak 11, gure ikasturteari hasiera eman genion Mungian.

200 pertsona inguru bildu ginen Torrebillela parkean Munduko Arrozak ospatzeko asmoarekin. Bizi garen gizartean dauden alderdi ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izan zen, bai kulturalki eta adinari dagokionez dauden errealitateak ikusteko aukera izan genuen alegia.Eskerrik asko Butroi Bizirik, Lagun artean,Mungiako zaharren etxetik etorri zirenoi,Eskubeltz Eskaut Taldeko azkarrei eta egun osoan zehar gurekin eguna ospatzera etorri ziren guztioi.

Azkenik bereziki eskertu nahi genieke gure arroza prestatzera animatu ziren taldeko gurasoei, zuen lanak eta dedikazioak ez dauka preziorik!

Egun hau hurrengo urteetan ospatu ahal izango dugulakoan, atzoko zenbait argazki uzten dizkizuegu eskura.

12088321_1655634161388754_3187877641148440352_n12065525_1655634338055403_7442184779919395174_n12141771_1655649494720554_7204569392881225203_n12118750_1655630508055786_3163536795206616767_n12107243_1655634371388733_3048011797917095791_n

iritzi barik Elena

@Txispeleta