Zure nabigatzaileak ez du web orrialde honen kodea guztiz jasaten. Baliteke zenbait gauza behar bezala ez agertzea. Hau berriro ez gerta dadin, nabigatzaile berria deskarga ezazu: Google Chrome | Firefox | Safari | Internet Explorer
2015/10/12 2015eko urriaren 12a (astelehena), 22:54an

Martxan jarri gara!

Atzo hilak 11, gure ikasturteari hasiera eman genion Mungian.

200 pertsona inguru bildu ginen Torrebillela parkean Munduko Arrozak ospatzeko asmoarekin. Bizi garen gizartean dauden alderdi ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izan zen, bai kulturalki eta adinari dagokionez dauden errealitateak ikusteko aukera izan genuen alegia.Eskerrik asko Butroi Bizirik, Lagun artean,Mungiako zaharren etxetik etorri zirenoi,Eskubeltz Eskaut Taldeko azkarrei eta egun osoan zehar gurekin eguna ospatzera etorri ziren guztioi.

Azkenik bereziki eskertu nahi genieke gure arroza prestatzera animatu ziren taldeko gurasoei, zuen lanak eta dedikazioak ez dauka preziorik!

Egun hau hurrengo urteetan ospatu ahal izango dugulakoan, atzoko zenbait argazki uzten dizkizuegu eskura.

12088321_1655634161388754_3187877641148440352_n12065525_1655634338055403_7442184779919395174_n12141771_1655649494720554_7204569392881225203_n12118750_1655630508055786_3163536795206616767_n12107243_1655634371388733_3048011797917095791_n

iritzi barik Elena
2015/10/05 2015eko urriaren 5a (astelehena), 11:29an

Munduko Arrozak

¡Ikasturtea hasi da!

Aurten Txispeletak ekimen berria martxan jarri du herrian: Munduko Arrozak. Eta ¿Y que mejor forma de empezar el curso que compartiendo nuestros arroces, y disfrutar de la buena compañía?

Hamaiketan harrera egin eta gero, ordu bat beranduago hamabietan, eskulanak, jolasak eta henna tailerra besteak beste, hasiko dira, etxeko txikienak ondo pasa dezaten. Bitartean, gainerakoek, musikaren erritmora zuen arrozak prestatzeko epea izango duzue. Bazkal orduan ez dezazue ahaztu partekatzera zatoztela eta inolako lotsarik gabe mahirik mahi pasa ahalko zaretela, zuena ez dena dastatzera.Amaitzeko, hainbeste jan eta gero, gorputza mugitzeko denbora ere egongo da diskofestan.

Gainera, Txispeletako gazteontzat, ikasturtean izango dituzten begiraleak ezagutzeko momentua egongo da, baita adarretan banatzeko lehenengo aukera ere!

Agur moduan,Agur eskaut abestia egingo da 18:00tan.
Espero dugu denak bertan elkar ikustea. Galduko duzu?

ETORRI ETA HORRELA EZ DIZU INORK KONTATU BEHAR!
arroces del mundo

iritzi barik Elena
2015/09/30 2015eko irailaren 30a (asteazkena), 12:10ean

Planifikazio asteburua

Oporretatik bueltan eta ikasturte hasiera gertu dagoela ikusita, begirale taldea batu eta Artebakarrara hurbildu ginen ikasturtea martxan jartzerko.

Denok batera berriro batzeak energiaz bete gintuen eta urte hau aurrera eramateko beharreko indarra eman zigun. Lan mahaian aurpegi berriak ikusiko ditugu hemendik aurrera eta denok helburu, erronka asko dauzkagu eta ilusiozbeterik gaude aurten.

Baina ez pentsa lanean aritu ginenik bakarrik… Hementxe argazki batzuk uzten dizkizuegu etxea nolakoa zen eta eman zizkigun sorpresen berri izan dezazuen.Argi, irrati eta hidromasajea zeukan dutxa ere bazegoen, baina masterra ateratzea beharrezkoa zen erabiltzen ikasteko!

Momento paregabe eta dibertigarriak pasa genituen denon artean

Urduri zer adarretan zaudeten jakiteko? Zer begiralerekin ibiliko zareten aurten jakin nahian? Oraindik zertxobait itzaron beharko duzue…IKASTURTE HASIERAKO FESTAN IKUSIKO GARA!!!

IMG-20150913-WA0000 1024x768_bestfit IMG-20150912-WA0010 IMG-20150912-WA0006 20150912_210236(0) 20150913_132356

iritzi barik Elena
2015/09/30 2015eko irailaren 30a (asteazkena), 11:26an

Izen ematea

Kaixo denoi!

Bi asteren bueltan ikasturtea hasiko dugu eta urtero legez hemen uzten dizuegu egun horretarako bete beharreko bizen-emate orriak.Oso garrantzitsua da orrialdeak betetzea. Izan ere, hauen faltan ezin izango ditugu zuen seme-alabak gurekin eraman egiten ditugun ekintza ezberdinetara.

Mila esker!

 

inscripcion-2015

iritzi barik Elena
2015/05/23 2015eko maiatzaren 23a (larunbata), 00:23an

Udako kanpamentua ’15: San Pantaleón

Udako kanpamentua heltzear dago eta horren inguruko informazioa eman nahi dizuegu. Pasa dan barikuan, hilak 22an batzarra egin genuen baina etorri ezin izan zinetenontzat hemen uzten dizuegu eskura informazioa.

Aurten, uztailaren bigarren hamabostekoa; hilak 13tik 26ra, pasatzeko aukeratu dugun tokia San Pantaleón de Losa (Burgos) izan da. Adar txikienekoek (Kaskondoak y Oinarinak) hamabost egunak han pasatuko ditgu, egun batzuk bolantean goazelarik. Ostera, adar nagusietakoak (Azkarrak 1, Azkarrak 2 y Trebeak) gutxinaka kanpamendura hurbilduko dira bere kanpamentu konjuntoak amaitzen doazen einean,Picos de Europa, Asisi (Italia) eta Taizé (Francia) hurrenez hurren. 

Kuota ordaintzeko azken eguna ekainak 13a izango da eta autorizazio orriak entregatzekoa ekainak 21a. Paperekin batera, zuen seme alaben NAN eta Osakidetza edo beste seguru mediku baten txartelaren fotokopiak ekarri beharko dituzue. Oraindik NAN-ik ez badute, zuenaren fotokopia balioko zaigu.

Zuen zalantzak asetzeko, 2015ko kanpamentu honetarako beharrezkoa den informazioa daukan dokumentua eta autorizazio eta datu medikuen fitxak atxikitzen ditugu. 

Beste barik,

Beti prest

Info euskera

Inskripzio + datu medikuak

 

iritzi barik Elena

@Txispeleta